Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

  • Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


2023ko martxoaren 9an - 12:41
Azken eguneraketa: 14:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Metroaren lanen ondorioz, Donostiako eraikin baten erlaitz zati bat eta balkoi baten zati bat erori dira asteazken eguerdian, Satorralaiak Donostiako metroaren aurkako mugimenduak salatu duenez. Urbieta eta San Martin kaleen arteko izkinako eraikinarena da erori den erlaitz zatia, eta Urbieta 13 atariko laugarren pisukoa erori den balkoi zatia.

Mugimenduak nabarmendu du eraikin hori joan den urtarrilean metroaren obren ondorioz kalteak jasan zituen Artzai Onaren plazako eraikinaren ondoan dagoela.  

Argazkia: Satorralaiak

Argazkia: Satorralaiak


Donostiako metroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...