Donostiako metroaren lanek beste zulo bat eragin dute Zubieta kalean

  • Kontxa hondartza ondoan dagoen Zubieta kalean, metroko obretan berriro ere zulo bat agertu da astearte goizean. Trafikoa moztu behar izan dute udaltzainek eta Donostiako alkateak adierazi du badirudiela ekainean gertatu zen zuloarekin zerikusia duela, modu horretan aitortuz metroaren obren ondorio izan dela. Larunbatean protesta jendetsua egin zuten azpiegitura hau egiteari uzteko, diru publikoa behar sozialetara bideratzeko eta ardurak argitzeko eskatuz.


2020ko azaroaren 17an - 10:31
Zuloa Zubieta kalean agertu da. (Argazkia: Donostiako EH Bildu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irutxuloko Hitza Donostiako Udalarekin harremanetan jarri da eta honen arabera, "momentuz ezin da argitu zuloa zerk eragin duen". Eusko Trenbide Sareko eta Udaltzaingoko kideak zuloa aztertzen izan dira, eta langileak hormigoia botatzen ari dira. Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du inguruan bizi diren herritarrak lasai egon daitezkela eta bigarren aldia denez halako zerbait gertatzen dena, lanak egiten ari direnek har ditzatela lanak segurtasunez egiteko neurri guztiak. Goizean albistearen berri izatean, kezkatu egin direla esanez amaitu du.

Zuloa handitu egin da bi ordutan, goizeko 8:00etan Joxean Urkiolak sare sozialetara igo duen argazki honen, eta albistea ilustratzeko jarritako argazkia alderatuta ikus daitekeenez.

Argazki oina

Zuloa Zubieta kalearen 8. zenbakiaren inguruan agertu da, eremu horretan egiten ari diren tunelaren ondorioz joan den ekainean hainbat eraikin hustu behar izan zituzten lekuan.

Dani Blanco.
Zenbait milioi euroko gainkostuak?

Azpiegitura polemiko hau egiteko Donostiako erdigunea, Amara eta Antigua zulatzen ari dira. Dagoeneko, onartu agintariek onartu dute proiektua onartu zutenean baino zenbait milioi euro gehiago kostako zaiela herritarrei. EH Bilduk salatu du onartu zutena adina gainkostu izango duela, alegia, gastua bikoiztu egingo dela, beste 50 milioi eurota hel daitezkeen gainkostuen eraginez.

Lan segurtasunarekin loturiko salaketak ere hainbat izan dira, lotura honetan ikus daitekeenez.


Donostiako metroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...