Oñatin eta Ondarroan asteroko azokak egin dituzte, Eusko Jaurlaritzaren debekuen gainetik

  • Asteazkenean iritsi zen Eusko Jaurlaritzaren agindua: baserritarren azokak egitea debekaturik. 200 eragile baino gehiagok egin dute bat EHKolektiboak abiatutako eskaerarekin: azokak ireki. Bitartean, hilak 11 larunbatean, Oñatin eta Ondarroan azokak egin dituzte bertako Udalek baimenduta.

Ondarroan azoka mantendu du Udalak. (Argazkia: Ondarroako Udala)

2020ko apirilaren 11n - 11:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Goizean goizetik zabalik da Ondarroako Zaldupen astearte eta larunbatetako azoka. Lehen orduan alkatea, alkateordea eta udal arkitektoa bertaratu dira protokoloak ezarritako neurri guztiak betetzen direla baieztatzeko, eta normaltasunez zabaldu da azoka, Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez.

"Udalaren eskumena da azoka hauek baimentzea, eta lehentasunezko zerbitzua direla uste du udalak. Gainera, saltzaileen eta kontsumitzaileen eskubidea da nolako elikadura eredua ekoiztu eta kontsumitu nahi duten erabakitzea, eta horretarako beharrezkoa da bitarteko guztiak ipintzea", adierazi dute.

Oñatiko azoka ere egin dute, segurtasun neurriak errespetatuz. (Argazkia: Berbia Oñati)

Oñatin ere asteroko azoka egin dute. "Zapatu Santu egunez, apirilak 11, azoka izango zela iragarri zen pasa den astean eta hala egingo da bihar, Zubikoako kantxa urdinean. Pasa den asteko 14 saltzaileak etorriko dira". Hori jakinarazi zuen Oñatiko udalak Eusko Jaurlaritzaren neurriari protesta egitetik, ekintzarako urratsa emanez.

"Herriko lehen sektoreari lagundu eta tokian tokiko eta garaian garaiko produktuen sustapen politikarekin aurrera jarraitzen du Udalak larunbatetako azokaren hitzorduari eutsiz. Bizi dugun alarma egoerak eskatzen dituen higiene eta segurtasun neurrietara egokituta, Zubikoako kiroldegira aldatu zen eta saltzaile kopurua eta aldi berean erosten ari diren bezeroen kopurua mugatu zuen", adierazi zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!