Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

  • Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen gizonezkoarena. Udal taldeari gauza bakarra eskatu zioten herritar hauek behin eta berriz: alderdiak alderdi, bakoitzak norbanako gisa bere iritzia eman zezala gaiari buruz. Alkateak ukatu egin zuen hala egiterik, aurrerago udalak "adierazpen ofiziala" egingo duela argudiatuta. Pasaporteari buruzko debaterik ez zen egon, beraz.


2022ko otsailaren 01an - 09:37
Azken eguneraketa: 11:34

Erlo telebistak grabatutako bideoan, Zarauzko Udaleko urtarrileko udalbatza ikus daiteke osorik, eta 1:30:00 aldera hasten da herritarren galderen txanda.

"Obedezitzen baduzu, zu zara arduraduna"

Joseba Lertxundi Matxinandiarena herritarrak hartu zuen lehenik hitza eta bere esperientzia kontatu zuen: kirola egitera joan zela kiroldegira, eta Covid pasaportea ez edukitzeagatik ez ziotela sartzen utzi, eta horren aurrean eskaerak idatziz egin zituela, pasaportea "ez delako legezkoa". "Hilabete nindoan erantzuna jaso nahian, eta udaletxera joan nintzen, udaltzainetara, eta ertzainetara. Legea eskuan etorri nintzen, kiroldegira ez sartzen uzteko argudioak eskatzera. Denengandik erantzun bera jaso nuen: 'Goikoen aginduak betetzen ari naiz, obedezitzen ari naiz'. Horrek ez nau asetzen, ez zait argumentu bat iruditzen. Erabaki nuen ez nuela onartuko inork nire askatasuna ukatzea. Beraz, kiroldegira joan nintzen, sarrerakoarekin hitz egin nuen, eta sartu egin nintzen, bazkidea naizelako". Hortik aurreran, kiroldegiko arduraduna joan zitzaionetik bizi izan zuen istilua kontatu zuen, adieraziz arduradun, udaltzain eta ertzain bakoitzak izan zituen jarrera ezberdinak, nola indarra erabiliz udaltzainek "lurrera bota, esposatu eta atera" zuten eta azkenean, ertzainek nola eraman zuten detenituta.

Ondoren, Joseba Lertxundik legea eta eskubideak aipatu zituen, eta hitzartzearen bukaeran zera eskatu zien: "Etxean (bideoz jarraitzen ari zirenen) eta hemen zaudeten bakoitzaren iritzi bat entzun nahiko nuke. Ez zarete legea betetzen ari. Ni intsumiso izan nintzen duela 20 urte. Ez dit balio 'Eusko Jaurlaritzak esan du' erantzuteak. Bere garaian Imanol Muruari zarauztarren datuak eskatu zikioten soldaduskarako, eta Imanol Muruak ez zituen eman. Hark esan zuen: 'Bi aukera ditut, Espainiako Gobernua obedezitzen dut, edo zarauztarren alde lan egiten dut'. Bakoitzak bere ardurak hartu behar ditu eta segunduro segunduro erabakiak hartzen ari gara. Obedezitzen baduzu, zu zara arduraduna".

Hitzartze honen aurrean, zera erantzun zuen alkateak: "Zuk aipatutako gertaeraren inguruan espediente administratibo bat zabalik dago Zarauzko Udalean eta modu ofizialean idatziz erantzungo zaizu". Joseba Lertxundik galdetu zien ea ez zuten erantzungo, beren iritzia emanez, eta "ez, ez dugu erantzungo" esan zuen alkateak.

"Legea bete? Bai, noski, horregatik egin behar zeniokete planto dekretu lotsagarri honi"

Oihane Lertxundi Egurbide herritarrak hartu zuen ondoren hitza. "Nik ere ezin dut nire 5 eta 7 urteko umeekin piszinara sartu, ezin dut liburu bat hartzera joan, ezin naiz umeen pelikula bat ikustera joan, ezta helduen antzerki batera ere. Eta hori lotsagarria da. Ez dago gainera inongo gertakizun medikurik hori justifikatzeko. Sailburuak oso argi utzi zuen Radio Euskadiko elkarrizketa famatuan, neurri hau zigortzeko da, beste era bateko pentsakera daukagunak zigortzeko. Eta zorionez, oraingoz, legeak ez gaitu behartzen nahi ez dugun ezer gure gorputzean sartzera. Alegia, legea gure alde daukagu, erabakitzeko zer egin eta zer ez gure gorputzarekin. Baina nonbait, batzuei ez zaizue gustatzen guk zer erabaki hartu dugun, eta zigortu nahi gaituzue, zigor horren bidez jendea behartzeko txertatzera. (...) Lotsagarria da".

Datuen babesarekin jarraitu zuen: "Nik ez dakit areto honetan nor dagoen txertatuta, eta ez zait inporta, eta zuei ere ez litzaizueke inporta beharko. Horretan alde daukagu datu pertsonalen legea, hori badakizue, eta ez dauka inork urratzerik, ez kiroldegikoak, ez zinemakoak, ez inork. Inork ezin dit exigitu nire osasunari buruzko ezer erakusterik. Zuek ere badakizue, eta hala ere egoera erabat baztertzaile honetan jartzen gaituzue, bigarren mailako herritarrak sortzen ari zarete". (...) "Arrakala izugarria sortzen ari zarete jendearen artean. Arazo hau zuek sortzen ari zarete".

Oihane Lertxundik ere Imanol Murua alkate ohia hartu zuen ahotan, hark herritarren alde egin zuela gogoratuz, eta egungo zinegotziei zuzenduz: "Zuek, egiteagatik edo ez egiteagatik, denak zaudete zaku berean. Herritarren alde, batere ez. Zuek hartutako neurriek benetan eraginik balute osasunean, hainbestean, baina argi erakutsia dago Covid pasaporteak ez duela inongo eragin onik behintzat jendearen osasunean, eta hala ere tematuta zaudete denak horretan".

Legea betetzeko eskatuz bukatu zuen hitzartzea: "Aukeratu dezakezue legea betetzea. Eta hori egin behar zenukete, noski baietz. Legea betetzea da, batez ere, legeen maila errespetatzea. Lehena Konstituzioa da, eta 9.1 artikuluak behartzen gaitu denok konstituzioa betetzera, gustatu edo ez, egun hori dugu. 9.2 artikuluak hain zuzen botere publikoak behartzen zaituztete herritarroi 14. artikuluak xedatuta daukana jasotzera: ziurtatu behar diguzue ez garela inondik ere diskriminatuak izango, inongo arrazoi dela medio. Arau horrekin nahi duzuena egiten ari zarete. Legea bete? Bai, noski, horregatik egin behar zeniokete planto dekretu lotsagarri honi".

Bideoan ikus daiteke alkateari bereziki kargu hartu ziola, hark erabaki duelako polikiroldegira sartzeko ez direla oihalezko maskarak onartuko, eta ministerioko 115/2021 aginduak arautzen duela zein maskara dauden onartuta, eta Europar Batasuneko ziurtagiriak dituzten oihalezko maskarak onartuak direla. Azalpenaren tartean, Oihane Lertxundik esaldi batean bitxikeria hau azaldu zuen: "Kasualitatez nik itzuli nuen ministerioko agindu hori, eta badakit zertaz ari naizen". "Baina zuk erabaki zenuen ezetz. Hor legea nahi duzuna betetzen duzu, hau bai, hau ez... (...) Zer lege bete aukeratzeko aukera baduzue, erregutuko dizuet babesteko herritarrok, baina baita gu ere, beste aukera bat egin dugun herritarrok ere. Mesedez, errespetatu eta gure askatasunak eta gure zergekin ordaintzen diren zerbitzu publikoak eman guri ere".

Herri motaz galdetu zuen: "Zer klasetako herria nahi dugu? planteatu duzue (osoko bilkuran) eta aipatu dituzue kontu ekonomikoak. Non dira bestelako kontuak? Zer herri nahi dugu? Honelako udaltzainak nahi ditugu, bere eskubideen alde ari den mutila atxilotuko dutenak? Horrelako herria: batzuek bai, besteak ez, zu hona ametituta eta zu ez, nire 14 urteko umea eskubaloira ametituta eta zurea ez? Ez al zaizue benetan lotsagarria iruditzen zer egiten ari zareten?".

(Udal taldeari) "Benetan entzun nahiko nuke zuen iritzi propioa, pertsona bezala. Berdin zait alderdia edo ideologia. Bakoitzak beretik hitz eginda"

Eneko Solabarrieta Mendez herritarrak hartu zuen azkenik hitza. Aurreko alarma egoeretan arauek eraginda bizi izan zituen egoera absurduak azaldu zituen: "Beldur pila bat egon zen, ezin zen itsasoan bainatu, udaltzainak malekoian aurrera eta atzera ibiltzen ziren, isuna jartzeko arriskua zegoen... Eta gero esan zuten bi alarma egoerak ilegalak zirela. Ateratzen utzi ziguten lehen egunean, semeari galdetu nion: 'Zer egin nahi duk?' Itsasora joan, bainatzen ari ginen, eta udaltzainak etorri ziren bozgorailuarekin 'atera zaitezte, ezin zarete bainatu' esanaz. Atera ginen, udaltzainetara deitu nuen, eta esan nien: 'Galdera bat, nola da araua? Nik irakurri dut eta ez du ezer jartzen'. Udaltzainaren erantzuna: 'A, nik ez dut irakurri'. 'Bada irakurri, eta deituko zaitut'. Deitu nion eta esan zidan 'eske jartzen du desplazatu ezin dela, eta gu itsasoan desplazatzen ari gara'. Zentzugabekeria bata bestearen atzetik bizi izan genuen. Eta seguru nago zuek ere ikusi duzuela hori. Diskurtsoak zulo pila bat dauzka, erortzen ari da, eta zenbat eskubide ari diren urratzen".

Isiltasunarekin zentzugabekeria "hori guztia elikatzen ari zarete", zuzendu zitzaien alkate eta zinegotziei: "Joseba Lertxundik iritzia eskatu du. Xabier (alkateari zuzendu zitzaion) ez dakit noraino daukazun aukera besteen (zinegotzien) iritzia ere mozteko. Isiltasun horrek gauza asko esaten ditu. Zera eskatu nahi nizuen: begiak itxi bost segundu, zuen barruarekin konektatu, eta esan zer sentitzen duzuen, benetan egiten ari zareten horrekin bat egiten duzuen edo ez. Hemen zaudeten guztien iritzia gustura entzungo nuke. Iritzirik ematen ez dugunean, ez dakigu zer dagoen horren atzean. Ni bihotzetik hitz egiten saiatzen naiz, eta ez nago zuen aurka.(...) Badakit udaltzainetan hausnarketa bat egon dela, zuek (hausnarketarik) baduzue edo ez? Benetan entzun nahiko nuke zuen iritzi propioa, pertsona bezala. Berdin zait alderdia edo ideologia. Bakoitzak beretik hitz eginda".

Alkateak zera erantzun zuen: "Eskerrik asko Eneko, jasoa geratzen da zuk esandakoa eta zabalik dago prozedura administratiboa gertatutakoen inguruan eta horren inguruan ez dugu aipamenik egingo. Udalak bere jarrera ofiziala azalduko du".

Oihane Delgado Equo-Berdeak taldeko zinegotziak adierazi zuen hitz egin nahi zuela, baina prozeduraren arabera alkateak hitza eman behar ziola: "Hitza emango didazu erantzun ahal izateko, Xabier?" galdetu zion. Alkateak erantzun: "Bozeramale batzordean aipatu genuen zein izango zen prozedura udalbatza honetan eta zehaztu genuen prozedura administratiboa zabalik dagoen bitartean udal honek ez duela egingo inongo deklarazio ofizialik. Zuk zerbait adierazi nahi badiozu, txanda honen ondoren izan dadila, era pertsonalean".

Bideoan ikus daitezke ondoren beste hiru herritarrek, Juan Karlos Elorza, Asier Arregi eta Kristina Diazek, egin zituzten hitzartzeak.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


2022-01-05 | ARGIA
Osasun arloko sindikatuak kalera aterako dira 23an Jaurlaritzaren osasun baliabide eza salatzeko

Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.


2022-01-04 | Estitxu Eizagirre
Iruñean COVIDagatik Olentzerori alto, erregeei paso

Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]


2021-12-29 | Estitxu Eizagirre
COVID pasaportea zeren truke?

COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]


2021-12-24 | ARGIA
GKSk protestara deitu du A24an, pandemiari emandako “erantzun autoritarioa” salatzeko

Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]


Protestak herriz herri osasun etxeen aurrean
“Jaurlaritzak pandemia baliatu du Osakidetzan murrizketak egin eta herritarrak osasun publikora heltzea zailtzeko”

Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]


2021-12-21 | LAB sindikatua
LABen irakurketa pandemiaren egungo kudeaketaz, osasun sistema publikoaz eta pasaporteaz

LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]


2021-12-21 | ARGIA
San Tomas azokarik gabeko nekazariekiko elkartasuna antolatu dute Bilboko Konpartsek

Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.


2021-12-20 | Estitxu Eizagirre
Milaka herritar atera da kalera Donostian COVID pasaportearen aurka, Bizitza plataformak deituta

Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.


2021-12-15 | ARGIA
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu

Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun  sistema  publiko,... [+]


2021-12-13 | Gedar
“Osasun neurri bat baino gehiago, kontrol soziala handitzen duen neurri bat da Covid ziurtagiria”

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute ostiralean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.

 


2021-12-10 | Estitxu Eizagirre
“COVID agiriaren eskubide urraketak eta bereizketa salatuko ditugu, baita pandemiari ematen ari zaizkion aterabide poliziala eta kudeaketa burgesa ere”

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) “COVID ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin” lemapean elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 10ean Donostian, Bilbon eta Gasteizen, 19:30ean. Bertako kide bat elkarrizketatu dugu.


Eguneraketa berriak daude