Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo berri bat martxan jartzea bururatu zitzaien. “Hainbat eta hainbat migrantek bizi zuten egoera ikusita, paper kontuak legeztatu arte harrera on bat egiteko eta hori nolabait lehen sektorearekin uztartzeko ideia sortu zitzaigun”, azaldu du Josu Ojinaga Anasagasti kideak. Etxeko itxialdian sortu zitzaien asmoari neurriak malgutzen hasi bezain pronto ekin zioten, eta lantzeko lur bila hasi ziren herrian.
Arrantzaren mundutik iritsitakoak dira Bermeo inguruan bizi diren migratzaile gehienak, eta aurretik nekazaritzarekin eta lehen sektorearekin izandako harremanaren ondorioz, proiektura batu edo ez zalantza egin zuen askok hasieran. “Migratzaile askok nekazaritza pobreziarekin lotzen du, eta kontraesan handi bat da eurendako handik hona horretatik ihesi etorri eta hemen berriz horrekin topo egitea”, Ojinagaren hitzetan. Bultzatzaileen ustez, ordea, nekazaritzan trebatu ahal izatea aukera ederra da haientzat ere. “Migratzaileen artean, askok ez du ikasketarik, eta zaila zaie lana topatzea. Horregatik iruditu zitzaigun bide egokia izan zitekeela nekazaritzarena”.
Honezkero urte eta erdi inguru darama martxan proiektuak, eta hamaika bat migratzaile pasatu dira bertatik. Lurre Hurrek etxea eskaintzen die nekazari berriei, eta baratzeko tekniken inguruko formazioa jasotzen dute. “Goiz osoko formazio praktikoa izaten dute egunero eta teknika diferenteak lantzen dituzte”. Nekazaritza ekologikoan dihardute, eta Bermeoko Udalaren eta Jaurlaritzako migrazio ordezkaritzaren partetik jasotako babesari esker, formazio prozesuan eta lanean ari direnek diru-laguntza ere jasotzen dute.
Zenbait herritarrek, udalak berak eta Elizak utzitako lurrak lantzen dituzte nekazariek. “Herrian zehar banatuta dauden lursailak dira lantzen ditugunak, eta horietako bakoitzean hainbat ortulari ari dira lanean”, azaldu du Ojinagak. Guztira, bi hektarea eta erdi inguru lantzen dituzte, eta bertatik ateratzen dituzten produktuak otzaretan saltzen dituzte astero, inguru hurbilean. “Bermeon eta Mundakan saltzen ditugu batez ere, eta inguruko dendetan ere saiatzen ari gara”.
Barazki freskoez gain, kontserbak eta marmeladak ere egiten dituzte ekoizleek haien barazkiekin, eta horiek ere otzaretan sartzen dituzte. “Ikasteaz gain, herrian harremanak egiteko ere interesgarria da proiektua. Azken batean, paperen esperoan daude gazte asko, eta itxaronaldi hori modu aktiboan pasatzeko aukera dute proiektuan, nekazari izateko ikasketak egin bitartean”, bukatu du.
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]