"Jaurlaritzak pandemia baliatu du Osakidetzan murrizketak egin eta herritarrak osasun publikora heltzea zailtzeko"

  • Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu", salatu dute LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, elkarrekin deitu dituzten mobilizazioetan.


2021eko abenduaren 22an - 14:02
Azken eguneraketa: 15:28
Protestan atera dira osasun langile eta herritar ugari herriz herri Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako. (Argazkia: EH Bildu Araba)

"Pandemiak are gehiago tenkatu du lehen ere hilzorian zegoen asistentzia-mailaren egoera; arazoak egiturazkoak dira, egungo osasun-krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak –salatu dute ohar bateratu batean sindikatuek–. Hala ere, pandemia hau, kolektiboaren lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia-kalitatea are gehiago prekarizatzeaz gain, Osakidetzak murrizketak aplikatzeko eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko aitzakia ere bihurtu da".

Horrek guztiak, beren hitzetan, planifikazio, errefortzu eta inbertsio ezarekin eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan-karga handitzearekin batera, "soken aurka" jarri du Lehen Mailako Arreta. "Lehen Arreta eraisteko programatutako estrategiak aurrera jarraitzen du, eta Osakidetzak COVID-19arekin egiturazko defizita estaltzen jarraitzen du", salatu dute.

"Pandemiaren aurretik eta bitartean konponbiderik ez egoteak agerian uzten du ez zegoela ez aurreikuspenik ez borondaterik egoera konpontzeko"

Eskaera zehatzak egin dituzte: osasun sailaren aurrekontua handitzea Europar Batasunaren parera iritsi arte –BPGaren %7; EAEn %4,78koa zen 2020an, %5,39koa 2009an–; plantillak indartzea eta giza baliabide nahikoak ematea kategoria guztietan, lanpostu berriak sortuz –1.000 plaza gehiago behar dira beren kalkuluen arabera–; behin-behineko milaka langile finko egitea eta gehiegizko aldi baterako kontratazioak amaitzea; lan kargak arrazionalizatzea eta hutsune guztiak lehen egunetik ordezkatzea. "Azken batean, lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat".

Salatu dutenez, Gotzone Sagardui buru duen Eusko Jaurlaritzako osasun departamentuaren planifikaziorik, errefortzurik eta inbertsiorik gabe eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan karga handituz, "egoera larrian" dago lehen mailako arreta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gogoratu dute pandemiaren aurretik langileek hiru greba egun egin zituztela 2019an, inbertsio faltagatik, irisgarritasun murrizketengatik, zerbitzuen eskaintza ezagatik eta profesional eskasiagatik. "Osakidetzak, orduan, Lehen Mailako Arretako Estrategiaren dokumentu bat jarri zuen mahai gainean, nahikoa ez zela esan genuena, benetako arazoei ez zielako erantzuten". Salatu dute baliabide materialak eta profesionalak falta direla, eta batez ere, apustu egin behar dela lehen mailako arreta osasun publikora sartzeko lehen atea izan dadin.

"Pandemiaren aurretik eta bitartean konponbiderik ez egoteak agerian uzten du ez zegoela aurreikuspenik, eta ez zegoela benetako borondaterik egoera konpontzeko".

LAB sindikatuak ikastetxeetan ere deituak zituen protestak “Osakidetzako murrizketek Hezkuntza ere gaixotzen dute” leloarekin.

Ondorengo argazki gehienak LABek webgunean bildu dituenak dira, gainontzekoak Twitterren erabiltzaileek igoak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude