Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo nekazari ezagunak.
Nekazal munduan txikiagoa da administrazioek jendearen eta lurraldearen gainean duten kontrola, ohituak gaude eskatzen egon beharrean sortzen zaizkigun arazoak gure kabuz konpontzera. Agian horregatik askoz malgutasun eta distantzia gehiagorekin bizi ditugu pandemiaren ondoriozko neurriak.
Nekazaritza ekologikoan, gure landare eta animalientzat nahi ez duguna ez dugu nahi guretzat ere. Beraz normala da genetikoki moldatutako txertoen errezelo izan eta hainbeste nekazari manifan topatzea.
Haurrak ere izan dira deialdiko protagonista. Umeen txertaketak sortzen dituen duden, eskoletako protokoloen gogortasunaren eta familiak jasaten ari diren presio eta egoera bortitzen ondorioz.
"Sekulan ez genuen halakorik ezagutu eta ulertzen zaila da gertatzen ari dena. Ez dakigu interesak non dauden eta ez da erraza etorkizuneko bizimodu aldaketak aurreikustea"
Gure kasuan etxean ez dugu telebistarik, baina pandemia hasi zenean komunikabideek gaiarekiko hartu zuten tonua ikusita, musikarako ez ezik beste gainontzekorako irratia itzaltzea erabaki genuen. Gure osasunerako harturiko neurririk onenetako bat izan zela uste dut.
Kritiko izan gara beti boteretsuekin eta kritiko jarraitu dugu bi urte hauetan ere. Pandemiaren hasieratik sentitzen genuen agintarien neurri, debeku eta aholkuak haientzat onak zirela, baina ez genuen hain garbi guretzat onenak ote ziren. Horregatik gure senez jokatu dugu beti. Baratzean ibili ginen galarazita zegoenean, aire garbia arnastu dugu ahal izan dugun guztietan eta gure herria delako Iparraldera eta Nafarroara joan gara behar izan dugunean, mugak itxita izan direnean ere.
Eztabaida debekatu eta ez da gaiaz eroso hitz egiteko aukerarik eman, norabide bakarrean ibiltzera bortxatu nahi izan gaituzte denok. Egoera horretan, nire bidea egiten eta logikatik kanpoko neurriei ahal bezala isilean iskin egiten saiatu naiz, harik eta COVID pasearen eskubide murrizketek protestara eraman nauten arte.
Sekulan ez genuen halakorik ezagutu eta ulertzen zaila da gertatzen ari dena. Ez dakigu interesak non dauden eta ez da erraza etorkizuneko bizimodu aldaketak aurreikustea. Baina alderdi, sindikatu eta eragile gehienen isiltasunaren aurrean ahots kritikoak zabaltzeko aukera eman du Bizitzak, eta bakarrik ez gaudela sentitzekoa. Ez da gutxi eta ez gara hain gutxi, ikusiko dugu zer emango duen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]