San Tomas azokarik gabeko nekazariekiko elkartasuna antolatu dute Bilboko Konpartsek

  • Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.


2021eko abenduaren 21ean - 07:44
Azken eguneraketa: 09:05
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aurten ere Bizkaiko nekazariek ezingo dute San Tomas azoka antolatu. Horrek ekarriko dizkien kalteekiko elkartasunez, Bilboko Konpartsek adierazi dute haiek ere ez dutela presentziarik izango Bilboko Areatzan: “Baserritarrik gabe, ez dugu ikusten egun horretan sukaldaritza eta kultur programaziorik antolatzea”.

Konpartsek babesa adierazi diete “urte osoan zehar kalitatezko eta sasoiko produktuen ekoizle direnei”. Konpartsek lehen sektorearen aldeko apustua berretsi dutela adierazi dute, "ekarpen xumea" eginez: urtero San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.

Elikadura burujabetza eta zerbitzu publikoak defendatzeko deia

Konpartsek dei egin dute "jai herrikoiak, parte-hartzaileak, feministak, euskaldunak eta ekologistak" babestera. Baita lehen sektorea eta elikadura-burujabetza ere, eta hirugarrenik, zerbitzu publikoak defendatzera. Guztien arteko lotura azaldu dute: “Bertoko ekoizle txikien elikagaiak kontsumitzeak garrantzi handia izango du babesteko ingurumena eta gure inguruko herrietako bizitza sozio-ekonomikoa eta linguistikoa”.

Etxaldeko Emakumeak

Konpartsek definitu dutenez, "Etxaldeko Emakumeak baserritarren talde irekia da, landa eremuko emakumeekin eta elikadura burujabetzarekin bat egiten duena. Beraien lan filosofia agroekofeminismoan oinarritzen da, nekazaritza munduan feminismoa txertatuz".

 


Agroekologia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...