GKSk protestara deitu du A24an, pandemiari emandako "erantzun autoritarioa" salatzeko

  • Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire librean musukoa erabiltzeko derrigorrezkotasuna eta militarrak erabiltzea kutsaketak kontrolatzeko. "Egoera honek izen bakarra dauka: autoritarismoaren normalizazioa" adierazi du GKS-k eta horri aurre egiteko elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 24rako, zortzi herritan.

     


2021eko abenduaren 24an - 09:52
Azken eguneraketa: 11:24

Egungo egoera honela deskribatu du GKS-k: "Gero eta pobrezia gehiago eta eskubide gutxiago". Pandemiako azken bi urteetan gizartean egon den bilakaera modu honetan irakurri du: "Herritarron bizi kalitateak nabarmen egin du behera. Ziurgabetasuna, osasun hondamendia eta oinarrizkotzat genituen eskubideen urraketak eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira. Egoera hau geratzeko etorri da, baldin eta ez badiogu aurre egiten".

Marko horren barruan ulertzen dituzte neurriak: "Orain COVID ziurtagiria, gero neurri murriztaileak, ondoren europar funtsak eta lan erreforma; eta pixkanaka-pixkanaka elite ekonomiko eta politikoen totalitarismoa ezartzen doaz".

"Oinarri epidemiologikorik gabeko" hiru neurri

GKS-ko kide batek ARGIAri egindako adierazpenetan, banaka baloratu ditu Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek hartutako azken hiru neurriak: "Batetik, aire librean musukoaren derrigortzeak ez dauka oinarri epidemiologikorik, autoritarioa baizik. Bestetik, izurriteari aurre egiteko militarrak mobilizatzeak, egoera militarizatzen du eta autoritarismoa normalizatzen du. Eta hirugarrenik, COVID ziurtagiria ez da osasun aterabidea, kontrol soziala areagotzen duen neurri bat baizik".

Gaurko deialdiak

Ezkerreko alderdiei kritika egin die oharrean: "Ezkerreko deitura duten alderdi politikoen babesarekin ari dira egoera hau normalizatzen". Horren aurrean, GKS-k "alderdi instituzional-burges" izendatzen dituenetatik kanpo langileria antolatzeko eta "neurri zentzugabe hauei" aurre egiteko deia egin du. Hona hemen GKSk gaurko egindako mobilizazio deialdiak:

- Tolosan, 17:00etan Trianguloan.

- Azpeitian, 17:00etan plazan.

- Gasteizen, 13:00etan Correosen (Postas kalean).

- Donostian, 17:00etan Konstituzio plazan.

- Lekeition, 17:30ean udaletxe aurrean.

- Bilbon, 17:00etan Sabin Etxean.

- Ordizian, 16:30ean plaza nagusian.

- Durangon, 18:00etan Santa Anan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude