Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu

  • Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun  sistema  publiko, doako, kalitatezko  eta  unibertsal  bat  bermatzeko  beharrezko  baliabideak  jar  ditzala eskatu diogu". Plataforman parte hartzeko deia eta hitzordua zabaldu diete herritarrei.


2021eko abenduaren 15an - 07:58
Azken eguneraketa: 09:30

"Gaur  euskal  osasun  sistema  publikoa  jasaten  ari  den  narriadura  salatu  nahi  dugu, bereizik Lehen Arretarena. Egunetik egunera gero eta egoera okerragoa bizitzen ari gara langile  eta  sistemaren  erabiltzaile  garen  herritar  guztiok:  telefonoak  kolapsatuta, pertsona  helduen  zailtasunak  tramiteak  web  orrialdearen  bidez  egiteko,  hitzorduen atzerapenak,  aurrez  aurrekoaren  murrizketak...  egun  aurkitzen  ditugun  arazoetako batzuk besterik ez dira" azaldu dute plataformako kideek.

"Pandemia osasun sistema are gehiago okertzeko baliatu dute"

Plataformak azaldu duenez, 2008ko krisialditik ari da "narriadura progresiboa" bizitzen Osakidetza. Haien ustez, Gobernuak "pandemiarekin  aukera  paregabea  izan  zuen  behingoz  gauzak  ondo  egiteko. Aldiz, osasun sistema are gehiago okertzeko aukera gisa baliatu dute. Azken aste hauetako egoera eta positiboen kopuru altua kontuan izanda, bi pandemia urteren ondoren, zaila egiten  zaigu  pazienteen  arretaren  planifikazioan  eta  osasungintzako  zerbitzu  eta baliabideen antolaketan hobekuntzarik egin ezin denik sinistea".

Europar Batasunean osasungintzara BPGaren %7a, Euskal Herrian %5

Osasun publikoaren aurrekontuetako datuak xehe aztertu ditu plataformak: "Europar Batasunak osasungintzara bideratutako gastua BPG-aren %7an kokatzen du, hemen,  Euskal  Herrian  bideratzen  den  gastua  baino  %2  gehiago.  Datorren  urteko EAEko aurrekontuen bidez osasunera bideratutako gastua handituko dela esan digute. Ez digutena esan ordea, zera da: errealki, hau da, hamarkada honetako austeritate

politikek eragindako eros ahalmen galera dela eta, igoera horrekin ere, inondik inora ez dela berreskuratuko 2009ko gastuaren maila, are gutxiago iritsiko gara Europako bataz bestekora. Horregatik, osasungintzara BPG-aren  %7a  bideratzea  aldarrikatzen  dugu,  eta  Munduko  Osasun  Erakundearen irizpideei jarraituz, Lehen Arretara horren %25a bideratzea".

Lehen Arreta indartzearen alde eta pribatizazioaren aurka

"Frogatuta dago", berretsi du plataformak, "Lehen Arreta ardatz duen osasun sistemak jendartean osasun maila hobeak eskuratzen dituela. Herritarrentzako seguruagoa da, albo kalte gutxiago eragiten ditu,  proba  ezbeharrezkoak  edota  ospitaleko  urjentziak  ekiditen  ditu  eta jendartearentzako  irisgarriagoa  bilakatzen  da,  gehien  bat  sektore  zaurgarrienentzat: pertsona helduak, paziente kronikoak, osasun mentalekoentzat, migratuentzat...".

"Osasun sistemaren pribatizazioaren aurka posizionatzeko unea da" aldarrikatu du. Pribatizazioa bi bidetatik gertatzen ari dela azaldu dute: "Batetik, bizitzen ari garen narriadura planifikatu honen ondorioz, erabiltzaileak behartu egiten dira seguru pribatuak kontratatzera, jakina  den bezala, denon eskuragarri ez dauden seguruetara jotzera, alegia; bestalde, 'kolaborazio publiko-pribatu' delakoaren ondorioz, gure osasunerako eskubidearekin negozio ateak irekitzen dituzte.  Honela,  osasun  sistemaren  hainbat  zerbitzu  azpikontratatuz  (zerbitzu  'ez-sanitarioak'  gehiengoan,  garbiketa,  labanderia,  mantenua,  telefonia...)  zerbitzuen kalitatea eta lan baldintzak okertu eta osasunarekin negozio egiten duen kolaborazio mota sustatzen dute. Gaur osasun sistema bere osotasunean %100 publikoa behar duela aldarrikatzeko elkartu gara".

Bilera irekia abenduaren 17an

Osasun publikoaren alde aktibatzeko eta plataforman parte hartzeko deia egin diete herritarrei, eta gonbidapena luzatu dute abenduaren 17an, ostiralez, 18:00etan Groseko Okendo Kultur Etxean egingo duten bilera irekirako.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude