Berton Bertokoa taldeak catering enpresa handien webguneak blokatu dituela simulatu du

  • Eskoletako jangeletan “sukaldeak jartzea” eta “sasoiko eta bertoko produktuak kontsumitzea” aldarrikatzen dute, hots, “jangela eredu berria”. "Blokatutako" webguneetan beren aldarrikapenak biltzen dituen bideoa eskegi dute.


2020ko ekainaren 11n - 10:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berton Bertokoa taldeak hainbat catering enpresa handiren webguneak erabilgaitz utzi dituela simulatu du, hala nola, Eurest, Grupogasca, Gastronomia Baska, Tamar, Cocina Central Goñi eta Cocina Central Magui konpainienak. Enpresa horien izenean webguneak sortu dituzte .eus domeinuan, eta blokatuta zeudela simulatu. "Blokatutako" webguneetan euren aldarrikapenak azaltzen dituen bideoa eskegi dute orrialdeetan.

“Jangela eredu berria” eskatzen dute ikastetxeetarako, “umeentzat osasuntsua” izango dena, “bertoko eta sasoiko produktuak” erabiliko dituena. Horrez gain, ereduak baserritar, arrantzale eta hezitzaileen "lan-baldintza justuak bermatzea” ere beharrezkotzat jo dute. Kalitatezko hezkuntza eta elikadura “oinarrizko eskubideak” direla ohartarazi dute, agintari publikoek bermatu beharrekoak. Eskoletan elikadura “negozio” bihurtu izana deitoratzen dute ordea Berton Bertokoa taldeko kideek.

Agintari publikoen “ekintza eza” ikusirik, ekintza hau burutu dute ohartarazteko eskoletako elikadura “bahitua dutenak bahitu” egin dituztela. Eskatu dute eskola publikoetako jangeletan “bertoko baserritar eta arrantzaleen produktu freskoak prestatzeko aukera” eta “eskoletan jangelak jartzea”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-07-28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025-05-12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude