Behi-esne ekoizpenean erreleboa hartuta

  • Mallabiko Aitzol Uriarte Ibarzabal dago Estakua baserriko jogurten atzean: “Aitak eta amak esne-behiak izan dituzte beti gurean, eta ni aurretik beste lan batzuetan ibili naizen arren, duela bi urte eta erdi inguru jarduera honetan hasteko erabakia hartu nuen”. Gurasoek behi gehiago zituzten lehen, baina egun hamazazpi bururekin egiten du lan Uriartek. Abereak larrean libre izaten ditu ahal bezain beste, eta esnearen zati bat kanpoko enpresei saltzen badie ere, beste zati batekin etxean bertan jogurtak egin eta zuzeneko salmentaren bidez merkaturatzen ditu.


2021eko urtarrilaren 14an - 08:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken urteetan gurasoek ekoizten zuten esnea kanpora saltzen zuten, baina etxean bertan eraldatzearekin errentagarritasun handiagoa lortuko zuela pentsatu zuen Uriartek, eta horrela hasi zen jogurtak egiten: “Baserrian jarri genuen eraldaketa gunea duela bost bat urte, parlamentuan erregistro sanitarioaz aparte, ekoizpen txikietara egokitutako arau malguagoak onartu zituztenean”. Modu horretan, inbertsio ez hain handiarekin eraldaketa prozesurako osasun baldintza guztiak betetzea lortu zuen mallabitarrak, eta geroztik, hilean 800 jogurt litro inguru ekoizten ditu.

Eraldatze gunea egiteko malgutasunik izan ez balu, beste bide batetik jo izango zuela uste du ekoizleak. “Erregistro sanitarioak inbertsio handiak eskatzen ditu, ez baitago ekoizpen txikietara egokitua. Horretara derrigortua egon izan banintz, dirutza handia jarri behar izango nukeen, eta horrek arrisku handia dakar”. Momentuz jogurtak soilik egiten ditu, baina etorkizunean esnea botilan saltzen hastea ere bada bere asmoa: “Pixkanaka eta pauso txikiak emanez doa proiektua aurrera, eguneroko lanak denbora eta indar asko kentzen baitigu”. 

Agroekologiaren bidean

Hurrengo urteetan eredu ekologikorako pausoak ematea da Uriarteren helburua: “Asmoa ez da ziurtagiria lortzea soilik. Esaten dugu agroekologiaren bidean inoiz ez dela helburura iristen, beti dagoelako zer hobetu”. Bada, bide horretan sakontzea du erronka ekoizleak. Dena den, proiektua martxan jarri zuenetik saiatu da ingurumenarekiko eta animaliekiko errespetuan oinarrituta lan egiten: behiak larrean izaten dituzte eguraldiak uzten dien bitartean –aurten Gabon bezpera arte kanpoan egon dira–,  transgenikorik gabeko pentsuekin elikatzen dituzte eta ez dute antibiotikorik erabiltzen.

Jogurtak merkaturatzeko zuzeneko salmenta lehenetsi du mallabitarrak: “Baserrian bertan eta inguruko herrietako denda txikietan saltzen dugu produktua, eta beraz, oso hurbileko harremana dugu bezeroekin”. Inguruko kontsumo taldeetara ere eramaten dituzte, eta elikaduraren eta nekazaritzaren bueltan sortzen ari diren mugimenduekin badute harremana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!