Baserritarren azokei eutsi diete Ordizia, Gasteiz, Azpeitia, Arrasate eta Ezpeletak

  • Nekazariek salatu dute koronabirusa dela-eta hainbat azoka itxi dituztela, ez, aldiz, saltoki handiak. Irekita dauden azoketako batzuek bildu ditugu albiste honetan. Azokei eusteko, koronabirusa hedatzea saihesteko neurriak hartu dituzte udalek.


2020ko martxoaren 18an - 12:10
Ordiziako azoka babes neurriekin egin dute. Argazkia: Igor Susaeta / Berria.

Ordiziako azoka

Goierriko Hitza-k jakinarazi duenez, Ordiziako azoka ez da ohikoa izango. Zalantza zegoen koronabirusa dela eta aste honetan egiterik izango zuten edo ez, baina azkenean, egoerara egokituta egingo dute. Ez du asteroko azokarekin zerikusirik izango, baina astero etortzen diren bederatzi baserritarrek jarriko dituzte postuak. Ordiziako Udalak azaldu du “asteazkeneko azokak daukan bolumenagatik, eta osasun baldintza egokiak bermatze aldera, ezinezkoa dela bere horretan mantentzea”. Horregatik, plaza barruko postuetara mugatzea erabaki dute, eta baserritarrek eta bertako produktuen ekoizleek bakarrik jarri ahal izango dute postua.

Bertako hainbat janari saltokik zabalik jarraitzen duten moduan, udalak aukera eman nahi izan die nekazariei “euren produktu galkorrak saldu” ahal izateko, beti ere, “segurtasun neurri guztiak” bermatuta. Horretarako, plazako sarbidea kontrolatu egingo dute, jende pilaketarik egon ez dadin eta segurtasun tarteak bermatu daitezen.

Ezpeletako asteazken goizetako azoka

Martxoaren 17an jakinarazi du Ezpeletako herriko etxeak asteazken goizetako azokari eutsiko diola. Egungo egoerak behartutako osasun neurriak errespetatu beharko dira.

Gasteizko Santa Barbara plazako azoka

 

Azpeitian asteartetako azokari eutsiko dio udalak

“Herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko ezinbestekoa da elikagaiak erostea. Ez du logikarik supermerkatu handiak irekita izatea eta baserritarren azoka ez egiteak. Ez da asteartetako azoka osoa izango, baserritarren azoka izango da”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Herritarrei “zentzuz eta arduraz jokatzeko” eskatu die, bai “azokara joaterakoan eta baita erosterakoan” ere.

Martxoaren 17an azokan saltzen aritu ziren baserritarrek Gure etorkizunaz iritzi artikulua argitaratu dute Uztarrian. "Ez dira aste errazak izango, baina aurrerantzean ere, instituzioek erabakiak norabide berean hartzea espero dugu. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu astero bezala gaur azokara bertaratu diren kontsumitzaileei, eta azoka egitea posible izan dadin beharrezko neurriak hartzen lagundu diguten Azpeitiko Udalari eta Urkomeri".

Argazkia: Uztarria.

Gaitzari aurre egiteko, neurri hauek ezarri ditu udalak:

Baserritarren arteko eta bezero eta baserritarren arteko tarteak mantenduko dira; eskularruak erabiliko dituzte baserritarrek eta erosketa batetik bestera eskuak desinfektatuko dituzte; eta produktuak baserritarrek bakarrik ukituko dituzte.

Azoka plazara erosketak egitera doazenak bakarka joan beharko dute, familia bakoitzeko bat; "adinekoei ez joateko gomendioa egiten zaie eta haurrekin ez joatea gomendatzen du Udalak". Erosketak egiten laguntza behar dutenei zerbitzua eskaini die.

Azpeitiko Udalaren webgunean dago informazio osoa.

 

Arrasaten ere azoka martxan, neurri bereziekin

Horrela eman du albistea Goienak. Martxoaren 17tik apirilaren 1era neurri bereziekin baina azokari eutsiko dio Arrasateko Udalak. "Hasieran ixtea zen Gobernuaren asmoa, baina oposizioak ez ixteko eskatu zuen, eta Gobernuak baldintza batzuek jarrita, onartu" Goienak azaldu duenez. Azokako atean idatzita egongo dira oharrak eta herritarrek azokara banaka joan beharko dute. 

 

 

 

Argazkia: Goiena.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude