Azpikontratazioan oinarrituriko Gipuzkoa klasista eraikitzen


2021eko urriaren 27an - 10:43
Azken eguneraketa: 12:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Duela hilabete gutxi, Gipuzkoa Europan desberdintasun maila txikiena duen lurraldea bihurtu nahi zuela adieraziz azaldu zen prentsaren aurrean PNVko Markel Olano Ahaldun Nagusia, ohikoa den marketin kanpainari hasiera emanez. Gaur, ikusitakoak ikusita, Markel Olano Gipuzkoako lan esparruan eta langileen artean prekaritatea gehien bultzatzen duen arduradun politikoa bihurtu dela azpimarratu nahi dugu.

Gipuzkoa desberdintasun txikiena duen lurraldea izan beharrean, kasta eta klase banaketa handiena duen lurraldea izatera pasako da Markel  Olanoren eskutik. Legealdi hasieran egin zuen Aldundiko zerga politikaren aldaketa bide horren hasiera baino ez zen izan.

Eta ez da kasualitatea hori horrela izatea. Markel Olanok aldundian  azpikontratazioa bultzatzen badu, bere politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzen duelako da. Horregatik bultzatzen du etengabe zerbitzuen pribatizazioa indartzen duen azpikontratazioa. Ez du hori egiten Aldundiaren pertsonal gastua murrizteko baizik eta nagusiki sektore pribatuen interesak babesteko. Praktika honek negozio biribila suposatu du bere lagun diren enpresarientzat, modu horretan diru publikoa, esku pribatuetara pasatzen baitu, nola ez, prekarietatearen kontura.

"Markel Olanok aldundian  azpikontratazioa bultzatzen badu, bere politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzen duelako da"

Markel Olanok bide pribatizatzaile hori bi gezurretan oinarritzen du. Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela esanez, errealitateak kontrakoa erakusten digun bitartean, azpikontratatutako zerbitzuen kalitatea okertzen baita ia beti. Eta, bigarrena, kostuak merkatzen dituela esaten du. Argudio hau ere ez da benetakoa, enpresa azpikontratatzailearen irabazi-marjina bermatu behar delako.

Enpresarien kaltetan balitz, PNVk ez luke honelako politikarik bideratuko. Benetako kaltetuak langilea eta zerbitzua dira, eta ondorioz, herritarra. Lehenari soldata eta lan baldintzak okertzen zaizkio (orduko 5€ baino gutxiago ordaintzen ari da Aldundia), ondorioz zerbitzuaren kalitatea okertzen da eta kaltetua herritarra da.

Hori bai, Markel Olanok bultzatzen duen azpikontratazio politika honek, lehenik eta behin, enplegu publikoa suntsitzen du. Zerbitzu bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, baina murriztutako langile kopuruarekin. Eta, bestetik, muturreko prekarizazioa bultzatzen du, errentagarritasuna bermatzea baita azken helburua.

Egoera honen aurrean, LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olanori, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan azpikontratazioa bultzatu beharrean.

Ezin dugu ahaztu, azpikontratazioa pribatizaziorako bidea dela gehienetan. LABen ustez, kalitateko zerbitzu publikoen aldeko apustu  argia egin behar da. Honek eskatzen duena da zerbitzuen  merkantilizazioarekin amaitzea. Gure ustetan beharrezkoa da, langileen eskubideak errespetatu eta kalitatezko zerbitzua emango duen sektore publikoaren aldeko apustua egitea, honek pribatizatua dagoena publifikatzea eskatzen duelarik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude