“Asiron, ausartu zaitez bizirik daudenekin”

  • Joseba Asiron Iruñeko alkatearen kontrako pintada mehatxugarriak egin dituzte hiriburuko hainbat tokitan, Mola eta Sanjurjoren gorpuzkinak deshobiratuko dituztela jakin eta hurrengo egunean.


2016ko irailaren 1ean - 09:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko Udalak asteazkenean iragarri zuen Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuzkinak Eroritakoen Monumentuko kriptatik ateratzeko tramiteak hasiko dituela.

Hurrengo egunean Nafarroa Etorbideko eta Huarteko zenbait tokitan Asiron alkatearen kontrako pintadak agertu dira "Asiron, ausartu zaitez bizi direnekin" esanez. Esaldien aldamen banatan karlista erreketeen gurutze gorria ageri da margotuta. Sare sozialetan zabaldu ditu irudiak erabiltzaile batek:

Asironek azaldu du gorpuzkinak kriptatik ateratzeko erabakiarekin ez duela polemikarik eragin nahi, baina "legea bete eta gure historiaren parte batekin justizia egitea" dela.


1936ko gerra kanalean gehiago
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.