Joseba Asiron Iruñeko alkatearen kontrako pintada mehatxugarriak egin dituzte hiriburuko hainbat tokitan, Mola eta Sanjurjoren gorpuzkinak deshobiratuko dituztela jakin eta hurrengo egunean.
Iruñeko Udalak asteazkenean iragarri zuen Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuzkinak Eroritakoen Monumentuko kriptatik ateratzeko tramiteak hasiko dituela.
Hurrengo egunean Nafarroa Etorbideko eta Huarteko zenbait tokitan Asiron alkatearen kontrako pintadak agertu dira "Asiron, ausartu zaitez bizi direnekin" esanez. Esaldien aldamen banatan karlista erreketeen gurutze gorria ageri da margotuta. Sare sozialetan zabaldu ditu irudiak erabiltzaile batek:
Pintaden bidez mezua helarazi diote Asiron alkateari: "Ausartu zaitez bizi direnekin". pic.twitter.com/7nAaQgFQzt
— Maialen Huarte (@maialen_huarte) 2016(e)ko irailak 1
Asironek azaldu du gorpuzkinak kriptatik ateratzeko erabakiarekin ez duela polemikarik eragin nahi, baina "legea bete eta gure historiaren parte batekin justizia egitea" dela.