Arabako lautadako zereal ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubiak sortzen

  • Arabako lautadako paisaiaren parte garrantzitsu dira gari eta zerealen zelai zabalak. Pentsatu daitekeenaren kontra, baina, bertan ekoizten den ia dena kanpora bideratzen dela nabarmendu du Arantza Arrien Lautada Landa Garapeneko Elkarteko teknikariak. “Lautadako lur landuen %60 zereala da, baina ia dena kanpoko pentsu edo garagardo fabriketara doa. Aldi berean, hemen kontsumitzen dugun irina kanpotik dator”. Gaurko munduaren aldrebeskeriak. Ekoizleak eta bertako kontsumitzaileak harremanetan jartzeko asmoz, Lanirina proiektua jarri dute martxan garapen elkarteak, hiru zereal ekoizlek, bi lantegi txikik eta Neikerrek.


2023ko ekainaren 26an - 06:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eredu ekologikoan ari den ekoizle bat eta horretarako bidean ari diren beste bi hasi dira Lanirina proiektuan, eta haiekin batera, Iurretako eta Maeztuko obratzaile ekologiko bana. “Zereal soro hauetan kimiko ugari erabiltzen dira orokorrean, eta modu jasangarriago batean ekoizteko akuilu izan nahi du proiektuak”, dio Arrienek. Neikerrek gomendatutako gari barietateak jarri dituzte ekoizleek bina hektarea inguruko soroetan, eta harrizko errota txiki batean ehotu dute garia. “Lehenagotik hemengo pabiloi batean babarrunak garbitzeko eta ontziratzeko gune ireki bat eta oilaskotegi txikitxo bat genituen martxan; bada, hor bertan jarri dugu errota”, azaldu du teknikariak.

Lehenbiziko irin txanda Lautadako komertzioetan eta hostalaritzan banatu dute, inkesta batekin batera: bertan, zein irin barietate egokitu zaien, irin horrekin zer egin duten, urtean zenbat kontsumitzen duten eta Lautadan ekoitzitako irin ekologikoagatik zein prezio ordainduko luketen galdetu zaie. “Proiektuko kide diren obratzaileek, berriz, lau barietateen irinarekin ogia, magdalenak eta pizzak egin dituzte, eta horien dastatzeak antolatu ditugu”, azaldu du Arrienek. Azken batean, proba horiekin bertako irinek zein interes pizten duten ikustea da asmoa, etorkizuneko aukerak baloratzeko.

Zerealen inguruko ikastaroak

Iringintzarekin lotutako hainbat ikastaro ere antolatu dituzte Lanirina proiektuaren baitan. “Ekoizpen ekologikoan uzta nola bildu, zereala nola garbitu, errota motak… horrelakoak landu dira ikastaroetan, eta parte hartze handia egon da”. Bestetik, ekoizpeneko eta eraldaketa prozesuko datu guztiak hartu dituzte, eta irailerako prozesatuta edukitzea espero dute. “Horren arabera, jasotako datuak eta ditugun baliabideak kontuan izanda, negozio eredu bat diseinatzea izanen da hurrengo pausoa”, iragarri du. Esaterako, ekoizleen eta lantegien artean kontratu eredu bat diseinatzea izan da ikastaroetako lanetako bat, bi aldeentzat justua den eredua adostuz. “Proiektu pilotu bat da hau, baina espero dugu ekoizleek honekin aurrera egitea. Horretarako, baina, garrantzitsua da gauza guztiak ongi aztertuak izatea”, amaitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


Eguneraketa berriak daude