1969. urtea. New York. Ekainak 28. Herri matxinada. Milaka gay, lesbiana, bisexual eta transexual kalean. Aurrean polizia. Goizalde hartan Stonewallen herri altxamendua gauzatu zen. Historiak “Stonewalleko istiluak” izendatu baditu ere, egun hartan ezbairik gabe, LGTBIQ pertsonen eskubideen aldeko borrokaren oinarriak ezarri ziren, AEBetan eta mundu mailan ere bai.
Geroztik ekainaren 28a ospakizun eta borroka eguna dugu. Sexu aniztasuna eta identitate ezberdinen existentzia aldarrikatzen dugun eguna. Gorputz, aukera sexual, eta izaera anitz kalean aldarrikatzeko eguna. Zernahi garela eta zernahi izan nahi dugula borrokatzekoa. Plazerak, gorputzak, gozamenak dena da bizigarri, zilegi eta balio zein babes politikoa izan behar du.
Sistema patriarkalak baztertu eta zapaldu egiten du heteroarautik ateratzen den oro, ateratzen garen oro. Modu oso bortitzean baztertzen gaitu gainera. Gorputzak ebakuntzak egitera behartuz, genero-rol zurrunak inposatuz, binomioetan pentsatuz, maitasunaren esparrua mugatu eta prekarizatuz...
Sistema kapitalista eta patriarkalak aurrera egin ahal izateko, heterosexualitatea eta erreprodukzioan oinarritutako bizimoldeak arau bihurtu dizkigute botere guneek, gure nahi eta desioak erreprimitu eta norabidetuz, zer eta nola sentitu behar garen inposatuz. Jendartean "normala" den hori arau pisutsua da askotan. Inposatutako eredu bakarraren aurrean sentitzen ditugun bestelako desio eta identitateak bortxaz erredikulizatuak edo gutxietsitakoak dira.
Egunero aurre egin beharreko araua da heterosexualitatea. Gure gorputzak zein sexu praktikak aske bizitzea, nahi eta desio propioak ditugun pertsona askeak garela ulertzea, eta jendarte feminista baten alde borrokatzea. Eguneroko jardun eraldatzailea da aldaketarako giltza. Bakarrik ezin da, eredu bakarrarekin ezin da. Bakarrik edota taldean aniztasunez ekin behar diogu sexualitatea modu askean askean biziz eta zernahi izateko borrokatuz..
Aniztasun askatasun, izan gaitezen zernahi!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]