Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostia eta Bilbok hurrengo geltokia izango dute etorkizunean: hurrenez hurren Easo eta Abandoko geltokien trenbideak lurperatzean, espazio huts bat sortuko da hiriburuen epizentroetan. Gasteizek jokaldi berdina eskatu dio Espainiari, baina jolasean dabiltza aurrera eta atzera eta bitartean Hego Euskal Herriko beste hiriburuek aurre hartu diote. Bilbo eta Donostian, lehen pausoak emanak dira: nahasian diren administrazioen artean adospen politikoa dago proiektua aurrera eramateko eta lehiaketa arkitektonikoa burutu egin da. Esan daiteke hiri zona berriztatua gertuago dagoela, nahiz eta hirigintzako prozesu hauek luze doazen eta hamarnaka urtetan pentsatu behar den gutxienez.

Eraldaketaren atzetik dauden administrazio arduradun desberdinen ordezkari guztiek bat egiten dute: hiriaren birgaitze proiektua hirirako “aukera bat” dela diote. Abaguneak une tenporalaren egokitasunari egiten dio erreferentzia. Aukera bat da erabilgarritasun amankomun bat suposatzen zaiolako gertatzear den egoerari. Beharrezkotasun eta komenigarritasun bat dago aukera hitzaren atzean. Aukera bat dagoela esaten digutenean, ulertzen dugu onura posible bat dagoela, eta uko egitearen aukera pixka bat urrutiratzen da. Nor ausartuko da aukera bati uko egiten, aukerak bere atzean galera aurreikusten duenean eta ukatzailearen sorbaldan, damuaren pisua? Baina ez da oso ongi zehazten zein den abagunearen onura. Aukerak etorkizun hobeagoa iragartzen du modu abstraktuan, baina zertarako eta norentzat izango den aukera hori airean gelditzen da, “aukera bat” deialdiaren erakargarritasunean.

Hirien kasuan, aukerak oparotasunaren ideiarekin jokatzen du: ekonomia suspertuko duelako eraikuntzaren bitartez, etxebizitza gehiago etorriko direlako eta etxebizitzek libre uzten duten espazioan parke berde bat agertuko delako hiriarentzat. Horrela izanik ere, hiriko trenbideen lurrazpiratzea aukera bat dela iragartzean, ezagutzen dugun eredu bat eusteaz ari gara. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude