Dei Auzitegiak maiatzaren 5era arte itxiarazi ditu Amazon Franceko biltegiak

  • Frantziako Dei Auzitegiak elikagaiak, osasun produktuak eta informatika produktuak saltzeko baimena eman dio enpresari. Gainontzean, biltegiak itxita izan beharko ditu maiatzaren 5era arte.


2020ko apirilaren 28an - 09:10
Amazoneko biltegi bat. Argazkia: France Culture.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Enpresak hirugarrenez luzatu du bere biltegien itxiera. Apirilaren 16an behin-behineko itxiera dekretatu zuen enpresak, epai batek nahikoa segurtasun neurri hartzen ez zituela salatu baitzuen.

Amazonek kaleratutako komunikatu batean azaldu zuen Dei Auzitegiaren erabakiaren arabera lan egingo dutela, izan ere, debekatutako produktuen salerosketarik txikienak, %0,1eko irabaziak baditu ere, mila milioi euroko isuna ekar diezaioke.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.