Ablitasen 6.000 otar prestatuko dituzte auzolanean

  • Errigorak hasi du aurtengo kanpaina eta azaroaren 20ra arte eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuen saskiak, eskualdeko ekonomian eta euskararen sustapenean laguntzeko. Ablitasen asteburu honetan prestatuko dituzte otar horiek auzolanean.


2019ko azaroaren 07an - 15:49
(Argazkia: Errigora)

Erriberan, Ebroren hegoaldean dagoen Ablitasen, hitzordua dute azaroaren 9an euskaltzale eta tokiko ekoizleek. Errigoraren otarrak prestatuko dituzte auzolanean. Ikastoletako guraso eta irakasleak, euskaltegietako ikasleak, nekazariak eta Euskal Herritik hamaika txokotatik joandako boluntarioak ariko dira zeregin horretan.

Antolatzaileen esanetan, auzolanarekin, Errigora ekimenean laguntzeaz gain, harremanak egin eta zubiak eraiki nahi dituzte euskaltzaleen eta Nafarroa hegoaldeko tokiko ekoizleen artean.

Denera Euskal Herriko 200 herritara eramateko 6.000 kaxa edo otar beteko dituzte Erriberako produktuz. 2013an ekimenarekin hasi zirenetik 80.000 otar inguru banatu dituzte eta haiengatik lorturiko milioi bat euro bideratu da euskalgintzara –esaterako zonalde "ez-euskaldunetan" zigortuta  dauden ikastolak laguntzeko–. Aurten gainera, Agerraldia taldea sortu dute euskararen ezagutza, erabilera eta euskararen aldeko jarrerak bultzatzeko.

Errigorako otarra jasotzeko eskaerak azaroaren 20ra arte egin daitezke ohiko tokietan, baita interneteko Errigoraren helbidean ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude