58 dira dagoeneko Ordiziako COVID-19 agerraldiarekin lotutako kasuak

  • Fokuarekin lotutako kutsatzeak Ordiziatik harago hedatu dira, beste eskualde eta lurralde batzuetara. Ordizian 35 pertsonak eman dituzte positibo, baina fokuarekin lotura duten kasuak, osteguna orduko, 58 izatera iritsi dira.


2020ko uztailaren 09an - 12:51
Nekane Murga Zumarragako ospitalearen aurrean adierazpenak egiten (Argazkia: Goierriko Hitza)

Ostegunean egin du bigarren bilera Ordiziako COVID-19 fokua aztertzeko sortu den Jarraipen Batzordeak. Bertan bildu dira Osasun saila, Osakidetza eta fokuarekin lotutako kutsatuak dituzten herrietako udal ordezkariak. Ordizia, Idiazabal, Itsasondo, Legorreta eta Tolosako alkateak parte hartu dute bilkuran, udalerri horietan guztietan antzeman baitituzte fokuarekin lotutako kasuak.

Kasuak Ordiziatik harago ari dira hedatzen, Gipuzkoako muga ere igarotzeraino. Izan ere, Araban eta Bizkaian fokuarekin lotura duten kasuak antzeman dituzte. Nekane Murga Osasun sailburuak emandako datuen arabera Ordizian 2.300 PCR froga egin dituzte, horietatik 2.200en emaitzak badaude, eta positibo eman dute 35 pertsonak. Alabaina, fokuarekin lotura duten Ordiziaz haragoko kasuak batuta, 58ra arte igo da zifra. Berriak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 30 kasu berri atzeman dituzte: hamasei Gipuzkoan, bederatzi Araban eta bost Bizkaian.

Arabako kasuen kopurua ikusirik, Osasun saila ikertzen ari da lurraldean foku berri bat hedatzen egon ote daitekeen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude