Bankari baten heriotza

Espainiako finantza sistemak astinaldia jasan du bere oinarri handietako bat izan den Emilio Botin Banco Santanderreko presidentearen bat-bateko heriotza dela kausa. “Bankuen enperadore” deitu izan diote Botini, baita “Espainia markaren enbaxadore” ere. AEBetako Forbes aldizkariaren arabera 1.100 milioi dolarretako (846 milioi euro) dirutza zuen. Urteroko soldata 3 milioi euro ingurukoa zen eta pentsio funtsa 25 milioi eurokoa.

Aberats ala pobre, heriotzak eta minak berdintzen gaitu, baina heriotza aurretik izandako bizitzak ez. Heriotza bera atzeratzeko edo mina arintzeko aberatsek baliabide gehiago dituzte, eta momentua iritsita AEBetara bidaiatu dezakete soluzio bila, bere garaian Banco Vizcayako presidente Pedro Toledok, Luis Olarra enpresariak edo Iñaki Azkuna Bilboko alkateak egin zuten bezala, nahiz eta egurrezko kutxa batean itzuli ziren, Azkuna izan ezik, hau etxean hil zen.

Beraz, Botin gainerako herritarrak bezalaxe da heriotzan, baina ez da hala izan bizitzan. Bere ondasuna, soldata eta pentsioa ikusi besterik ez dago. Hain zuzen, aberats izateagatik zen boteretsu eta gobernuen politikak zehazteko ahalmena zuen. Jendartean desberdintasun ekonomikoa sustatu duten politikak. Botini buruzko egunkarietako heriotza-oharrak finantzari, bankari eta enpresari handiaz mintzo dira, “bere herriarekin konprometitutako gizona”. Herri xehearen ikuspegitik, ezin ahaztu berak –eta kapitalismoaren beste ordezkari batzuek– gobernuen politikak zehaztu zituela, eta desberdintasun sozial eta ekonomiko handiagoa izaten lagundu zuela, etxegabetze, langabezia eta pobrezia gehiago izaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Finantza erakundeak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


11.000 milioi eurotik gora irabazi ditu Banco Santanderrek 2023an, eta BBVAk 8.018 milioi

Banco Santanderrek %15,3 igo ditu irabaziak 2022arekin alderatuta. BBVAk, berriz, %26 gehiago irabazi du.


Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Eguneraketa berriak daude