Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

  • Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.

Luis Manuel, Juan Mari Aburto eta Inés Monguilot ekimena aurkezten / Argazkia: euskadi.eus Luis Manuel, Juan Mari Aburto eta Inés Monguilot ekimena aurkezten / Argazkia: euskadi.eus

2023ko ekainaren 16an - 10:58
Azken eguneraketa: 12:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Tourrean banatzeko 60.000 ikurrin atera dituzte Kutxabank, EITB eta Eusko Jaurlaritzaren logoekin. Frantziako Tourra Euskal Herrian hasiko dela probestuko dute hainbat erakundek haien markak zabaltzeko.

Inés Monguilot Kutxabankeko marketing eta publizitate zuzendariak eta Luis Manuel Martín EITBko irudi arduradunak aurkeztu dute ekimena. Lehenaren esanetan, Kutxabank erreferentziazko entitate finantzario gisa aurkeztea da asmoa.

Jon Ordoñez Berriako kazetariak azaldu duenez, ezohikoa da ikur nazional batean logotipoak jartzea, are gehiago, finantza erakunde pribatu baten logoa bada. Adibide gisa jar daitezke, Espainiako 39/1981 legea, Espainiako banderan ezein logo edo ikur jartzea debekatzen duena; eta AEBtako Legeen Kodea, ikur nazionala hala erabiltzea debekatzen duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txirrindularitza
2025eko irailaren 10
Ausardia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!