Munduko Bankuaren gailurra aurkako mobilizazioak ere

  • Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean, Barakaldoko plazatik.


2023ko maiatzaren 23an - 10:01
Azken eguneraketa: 2023-05-24 11:15:33

Hasi da Munduko Bankuaren (MB) gailurra Barakaldoko BECen, baita haren aurkako mobilizazioak ere. Goizean goiz elkarretaratzea eta eserialdia egin dituzte erakustazokaren sarreran, Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformak eta Jauzi Ekosozialak kolektibo sozial eta sindikal askorekin batera egin dute deialdia.

Maiatzaren 23tik 25era Innovate4Climate konferentzian izango dira mundu osoko hainbat herrialdetako agintariak eta inbertsio funtsen zein enpresa teknologiko pribatuen nagusiak. Krisi klimatikoari aurre egiteko beharrak eta inbertsio aukerak izango dituzte hizpide.

Goizeko elkarretaratzean salatu dute MBk "berdez estali" nahi duela pobretzearen eta larrialdi klimatikoaren aurrean daukan erantzukizuna, bere sorreratik finantzatu duelako hainbat herrialderen espolioa. Mobilizaziora Ertzaintzaren lau furgoi gerturatu dira, eta errepidea moztu dute protestan ari zirenek. Talde sindikal eta sozial horiek maiatzaren 24an ere manifestaziora deitu dute, 19:30ean, Bilboko Plaza Eliptikotik.

Oligarkia finantzarioa jopuntuan

MBren gailurraren harira, Munduko Bankuari Ez! plataforma aurkeztu zuten maiatzaren 5ean. Astearte arratsaldean konferentziaren aurka mobilizatuko dira, Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean. 18:30ean abiatuko da Barakaldoko plazatik. Plataformak salatu du larrialdi klimatikoa "merkatu eta negozio berriak zabaltzeko aukera besterik ez" dela oligarkia finantzarioarentzat, eta, beraz, konponbidea ez dela hark gidatutako "ustezko" politika jasangarrien eskutik etorriko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Munduko Bankua
Bilkura klimatikoa "negozio berdea" dela salatu dute Munduko Bankuaren aurkako protestetan

Asteartean hasi eta ostegunean amaituko den Munduko Bankuak Barakaldoko BECen egiten ari den Innovate4climate bilkura klimatikoaren aurkako manifestazioa egin dute asteazkenean. Ostegunerako Yayo Herrero militante ekofeministaren hitzaldia antolatu dute Bilborock aretoan,... [+]


2023-05-24 | ARGIA
Kalera atera dira Barakaldon Munduko Bankuaren kontra

Mundu Bankua BECen egiten ari den gailurra dela eta makina bat mobilizazio eta ekitaldi daude antolatuta egunotan. Astearte arratsaldean ehunka lagun irten dira Barakaldon kalera, Munduko Bankuari Ez! plataformak deituta. Asteazkenean 19:30ean Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko... [+]


Munduko Bankuaren gailurraren aurka mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 23 eta 24an

Munduko Bankuari Ez! plataformak maiatzaren 23an Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean mobilizazioa deitu du. Beste aldetik, Euskal Herriko hamarnaka mugimendu sozial, sindikal eta ekologistek Zuen negozioa, gure kolapsoa dinamika aurkeztu dute, eta... [+]


2023-01-27 | ARGIA
Marrakexen urrian antolatuko duten kontra gailurrera deitu dituzte mundu osoko mugimendu sozialak

Urriaren 9tik 15era, Nazioarteko Diru Funtsa NDFk eta Munduko Bankuak urteroko bilkura egingo dute. Aurten Marrakexen (Maroko) izango da eta, eta epe berean, mundu osoko eragileak eta mugimenduak biltzera deitu ditu zor ez-legitimoen kontrako batzordeak,... [+]


2020-05-20 | ARGIA
60 milioi pertsona muturreko pobreziara bidean Munduko Bankuaren esanetan

Koronabirusak eragindako krisiak eragin ekonomiko larriak izango dituela ohartarazi du David Malpass Munduko Bankuaren presidenteak. Munduko ekonomiak %5 inguru egingo du behera, Malpassen arabera, eta nabarmen jaitsiko da enplegua eta igoko pobrezia.


Eguneraketa berriak daude