Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen curriculumak bereganatu du medioen atentzioa, nola Espainiako Estatuan hala Hego Euskal Herrian. Baina ez dugu iberiar mesetara joan behar administrazio publikoa zipriztintzen duten sinadura faltsuak eta azken orduan “fabrikatutako” dokumentuak aurkitzeko. Hemen bertan, Ebroren alde honetan, egunotan ikusi dugu hori De Miguel auziaren epaiketan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Arabaren bihotza. Mapetako hutsunea. Zulo beltza. Zortzigarrena. Salbuespena. Nahi eta ezina. Ahal eta nahi eza. Finean, Trebiñu.
EH Bilduk aurkeztutako proposamena babestu dute Arabako Batzar Nagusietako alderdi guztiek. Aldundiak herrialdeko agroelikadura estrategia jasangarri bat adosteko prozesua diseinatu beharko du.
Legazpi, 1969. Arabarra da. Ingeniaritzako irakasle izana. Sortu eta EH Bilduko kidea. Gasteizko Udalean zinegotzi eta eleduna. EAEko Legebiltzarkidea: “Hezkuntzan, sindikalgintzan eta euskararen eremuan konprometitua izan naiz gaztetatik. Gizarte justuago baten alde egiteak politikara eramaten zaitu ezinbestean. Politikaren erabaki guneetan denok parte hartu behar genuke urte batzuetan, denok irabaziko genuke eta politika hobea litzateke”. Premisa horrekin abiatu dugu solasaldia.
Ondarearen aurkako delitu zantzuak eta ustezko iruzur zantzuak aurkitu zituen ikerketa fasean epaileak. Erabaki hari errekurtsoa jarri zioten akusatuek, azkenean epaiketa egiteko nahikoa arrazoi daudela ebatzi du epaileak.
“De Miguel auzia EAEko ustelkeria prozesurik garrantzitsuena da”, deskribatu zuen Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2017ko martxoan. EAJko hainbat kide-ohik gidatutako legez kanpoko komisioen ustezko trama epaituko dute. Fiskaltzak 119 urteko espetxe zigor eskaera egin die 26 auzipetuei.
Denera, 26 lagun daude auzipetuta, guztiak Arabako EAJko alderdikide ohiak, tartean, De Miguel bera, Araba Buru Batzarreko kide ohi eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia; Aitor Telleria ABBko kide ohia eta Koldo Otxandiano Arabako burukide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa.
Ekainaren 17an ospatuko dute Araba Euskaraz Argantzunen. Bertako ikastolak Manzanosen duen Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko baliatuko dute jaia.
Sozietateen zerga jaistea adostu izana begi onez ikusi du Alderdi Popularrak. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak babestuko ditu Alfonso Alonsoren alderdiak.
Irailaren 22ra arte eman dezakete programarako izena udaletako euskara zerbitzuan.
"Gasteiz Antzokia errealitate bihurtzeko frontoia mantendu behar bada, hala izango da", adierazi du alkateak. Oihaneder Euskararen Etxea kudeatzen duen Lazarraga elkarteak begi onez ikusi du erabakia.