Alfredo De Miguel Eusko Jaurlaritzan, kondenatua zela: soldata igoerak eta kategoria gorena

  • EAJren Arabako buruetakoa zen Alfredo De Miguel, eta ustelkeria sare bateko lider gisa kondenatua izan zenetik Hazi sozietate publikoan izan da lanean, 57.000 euroko soldatarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 09an - 08:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU oposizioko taldeek eskatuta, informazio zehatza bidali du Eusko Legebiltzarrera Alfredo de Miguelek Hazi fundazioan duen lan-egoerari buruz, eldiario.es-ek argitaratu duenez.

Arabako EAJko buruetako bat izan zen De Miguel. Auzitegi Gorenak hamabi urte baino gehiagoko kartzela-zigorra berretsi du harentzako, ustelkeria-sare baten buru izateagatik. Berretsi denez, ikertzen eta epaitzen ari ziren bitartean, lehen auzialdian, Hazi erakunde publikoan kategoria gorena lortu zuen (A) ‘de facto’, koordinazio eta ordezkaritza lanak eginez arrantzaren arloan eta 57.407,45 euroko soldata jasoaz. Berez, C maila zen zegokiona eta 35.000 eurokoa soldata indarrean zegoen hitzarmenean, 2018an, epaitu zutenean.

Bestela esanda, 5.000 euro igo da Alfredo de Miguelen soldata 2019tik, % 10 inguru, ordurako bere gain zuen kondena bat izan arren, bidegabeko eralgitzea, funtzionario-eroskeria, zuritzea edo legez kanpoko elkarketa bezalako delituengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude