AHT: Ezkio-Gasteiz sokatira

  • Nafarroako abiadura handiko trena (AHT) Euskal Y-arekin batuko duen lotunea Ezkiotik egitea "zalantza handiz beterik dago", Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren ustez. PPko Arabako lehendakari Iñaki Oyarzabali batzar nagusietan aste honetan emandako erantzuna da.


2022ko urriaren 06an - 10:23

Oyarzabalek zehaztu zuenez, PP Araban boterean zegoen 2015etik ari da lotunea Gasteiztik egitearen alde, eta estatu mailako PPk ere bat egin du ikuspegi horrekin. Eta bai, Iñigo de la Serra PPko Garraio ministroak hori zehaztu zuen 2018an Iruñera egindako bisitan. Orduan isilik egon zen bisitaldian ondoan izan zuen UPNko buru Javier Esparza, nahiz eta UPN Ezkioren aldekoa den.

Ondorengo 2019ko foru hauteskundeetan Nafarroako eskuinak bere iritzia argi utzi zuen Navarra Sumaren eskutik: “Lotunea Ezkiotik nahi dugu, bestela Europako tren garraio linea nagusitik baztertuta geratuko gara, Gasteiz eta Logroñoren alde”. Eta PSNk ere argi utzi zuen, “gu ere bai, Ezkioren alde”.

Baina uda aurretik, Garraio edo Sustapen ministroak Iruñera hurbiltzean eta oraindik erabakia hartu gabe zegoela iragarri zutenean, PSN ez zen ausartu Ezkioko lotunearen alde egitera: ez da horren garrantzitsua nondik, “funtsezkoena da egitea”, arrapostu zuen Bernardo Ciriza PSNren foru gobernuko kontseilariak.

Geroa Baik ere argi du, Ezkiotik bai ala bai, eta guztiz bat egiten du UPNrekin horretan, bestela Nafarroa baztertuta geldituko delakoan. Eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren esanak esan, EAJk ere argi du: Ezkiotik bai ala bai.

Ezkiotik hiru aldiz garestiago

PPko Oyarzabalek, ostera, argi utzi du: “Moncloara iristen bagara, Gasteizko lotunea hobetsiko dugu”. Espainiako Gobernuan PP edo PSOE egon, biek ala biek hobesten dute Gasteizko linea, eta kontuan hartuta azpiegitura Madrilek ordaintzen duela, ulergarria da, are gehiago aurrekontuen ezintasun garaiotan: Gasteizko 75 kilometroen gastu aurreikuspena 704 milioi eurokoa da, eta Ezkioko 55 kilometroena 2.061 milioi eurokoa, ia hiru aldiz gehiago.

Pentsatzen zen Espainiako Gobernuak aurten emango zuela hautuaren berri, baina ez, PSN oraindik ez dago Ezkioko aukera bazterrean uztekotan eta Nafarroako Gobernuak Ezkioko linea konplexuaren –30 kilometroko tunela Aralar azpitik– ikerketa geotekniko eta geotermiko gehiago eskatu ditu. Horrek, gutxienez, beste urtebete atzeratuko du hautua. Bitartean, Castejonetik Iruñera eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute, baina erritmo geldoan oro har, erreportaje zabal honetan berriki azaldu dugun moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude