Araban EAJ garaile izan da, baina EH Bildurekin lehia estuan

  • EH Bilduk baino boto gutxi batzuk gehiago lortuta irabazi du EAJk Araban foru hauteskundeetan, eta eserlekuei dagokionez, bat gehiago besterik ez lukete lortuko jeltzaleek EH Bilduk baino, behin betiko azken emaitzen faltan. PPk  eserleku bat irabaziko luke, eta PSEk eta Podemosek eserleku bana galduko lukete. Bestalde, Vox lehen aldiz sartuko da Arabako Batzar Nagusietan, eserleku batekin.


2023ko maiatzaren 29an - 00:50

Bototan beherakada nabarmena izan duen arren, EAJk eutsi egin dio Araban lehenengo indar politikoa izateari. EH Bildurekin lehia estua izan du hala ere. Oso alde txikirekin irabazi dituzte Arabako Batzar Nagusietako hauteskundeak jeltzaleek, eta hauteskunde gauean kontaketak aurrera egin arte EH Bildu gainetik izan dute botoei dagokionez eta sorpassoa emateko zorian izan da Eva Lopez de Arroyabideren taldea.

2019a baino 10.000 boto inguru gutxiago jaso du EAJk lau urte geroago, baina hala ere garaile atera da Araban, botoen %25,87 lortuta eta 15 batzarkiderekin –2019an baino bi gutxiago–.

EH Bilduk, berriz, gora egin du nabarmen, azken urteetan lurralde honetan izan duen joerari eutsita, eta portzentaje aldetik puntu bakarrera gelditu da jeltzaleengandik, botoen %24,99 lortuta –zenbaketa %97,5ean zegoeneko datuak dira honakoak–. Batzarkideei dagokionez, bi eserleku irabazi ditu koalizio independentistak eta 14 ordezkari izango ditu Batzar Nagusietan, EAJk baino bat gutxiago soilik.

Aldiz, PSE-EEk eserleku bat galdu du eta bederatzi batzarkiderekin geratu da, lehenengo biekiko oso urrun. PPk sozialisten emaitzak berdinduko lituzke eserlekuei dagokionez. Elkarrekin-Podemosek ere bototan beherakada handia izan du eta eserleku bat galduko du 2019ko hauteskundeekin alderatuta.

Bestalde, eskuin muturreko Vox alderdiak, botoen %3aren langa gaindituta Arabako Batzar Nagusietan ordezkaritza izango luke lehen aldiz, batzarkide batekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude