Sansoheta auziko sei akusaturentzako zigor eskariak 34 urteraino handitu dituzte

  • Auzipetutako hamar gizonetatik lauk zigorrak jaistea lortu dute 1 eta 13 urteraino, onartu dutelako adin txikikoei sexu abusuak egin zizkietela, besteak beste. Baina beste seiek errugabetasuna defendatzen jarraitzen dute, eta fiskaltzak 14 eta 34 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu.


2022ko urriaren 04an - 11:53
Adin txikikoei sexu abusuak egiteagatik auzipetutako hamar gizonak Arabako Probintzia Auzitegian. / Argazkia: Eitb.

Irailaren 26tik urriaren 3ra egin dute Sansoheta auziko epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian, eta sententziaren zain geratu dira. Akusatutako sei gizonentzako kartzela zigor eskariak gogortu dituzte: fiskaltzak 14 eta 34 urte artekoak, eta herri akusazio gisa parte hartu duen Clara Campoamor Elkarteak 30 eta 47 urte arterainokoak.

Hamar gizon epaitu dituzte guztira, 2016an Arabako Foru Aldundiaren Sansoheta zentroan zaintzapean zeuden 14 eta 17 urte arteko zazpi adin txikikori sexu abusuak egitea leporatuta. Epaiketako lehen egunean lau gizonek akordioa eskuratu zuten fiskaltzarekin, delituak onartu eta “damua” erakutsita. Zigorrak txikitzea lortu zuten: 1 eta 13 urte arteko kartzela zigorrak bete beharko dituzte.

Beste sei akusatuak, ordea, sententziaren zain geratu dira, errugabe direla defendatu baitute. Aitortu dute neska-mutil horiei ordaindu egin zietela “sexu-harremanak” izateagatik, baina azaldu dutenez, “ez zekiten” adin txikikoak zirela. Biktimek deklaratu dute agerikoa zela ez zituztela 18 urte, “ume arpegia” zutela, eta fiskaltzak ere akusatuei egotzi die ez zirela arduratu biktimen adin nagusitasuna ziurtatzen. Delitu hauek leporatzen dizkiete: adin txikikoak galbideratzea, sexu abusuak egitea, adingabeei pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak egitea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adingabekoen eskubideak
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Haurren eta nerabeen aurkako sexu-abusu kasuak atzemateko protokolo berriak eskatu ditu Gasteizko Legebiltzarrak

Neurri eta gomendioak biltzen dituen txosten bat aurkeztu du Legebiltzarreko batzordeak; esaterako, Osakidetzan, ikastetxeetan eta Ertzaintzan protokoloak berrikusteko eta eguneratzeko premia.


Indarkeria sufritzen duten hamar adingabeetatik zortzi neskak dira

Save the Children erakundeak adigabeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Datuok soilik “icebergaren punta” direla azpimarratu dute, kasuen %15a baino ez baitira salatzen.


2023-09-24 | Estitxu Eizagirre
Entrenatu gaitezen indarkeria ez erabiltzen

Kirola ahalik eta jende gehienek eta ahalik eta urte gehienetan egitea mesede da gizarte osasuntsu baterako. Baina ikerketen arabera, kirola egiten duten hamarretik ia zortzik indarkeria egoeraren bat jasan du. Izan daitezke irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik... [+]


Eguneraketa berriak daude