Sanjurjo eta beste sei pertsona deshobiratzen ari dira Iruñeko Erorien Monumentuan

  • Goizaldean hasi dira general frankistaren eta beste sei pertsonen gorpuzkiak ateratzeko lanak eta egun osoa beharko dute operazioa bukatzeko. Paco Etxeberria auzi-medikuaren zuzendaritzapean egiten ari dira lanak.


2016ko azaroaren 16an - 11:32
Erorien Monumentuan egon diren frankisten gorpuzkien deshobiratze lanak bukatuko dira gaur.

Irailean iragarri zuen Iruñeko Udalak José Sanjurjo eta Emilio Mola 1936ko Gerrako general kolpistak Erorien Monumentuko kriptatik aterako zituela, 2013an Nafarroako Legebiltzarrak onartutako memoria legeari bide emanez. Emilio Molaren gorpuzkiak iragan urriaren 24an atera zituzten intimitatean, familiak hala eskatuta.

Nafarroako eskuina politiko eta mediatikoaren arrabots handia sortu zuen erabakiak eta baita Iruñeko Artzapezpikuaren protesta ere. Azken honek salaketa jarriko zuela ere iragarri zuen, baina azkenean Iruñeko Udalarekin akordioa lortu du deshobiratzeak intimitatean egiteko eta hedabideen presentziarik gabe. Bertan ehortzitakoen senideen baimena beharko da deshobiratze lanetan egon ahal izateko.

Aldaketaren indarrek Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalean agintzen hasi zirenetik hainbat neurri hartu dira Memoria Historikoaren Foru Legea betetze aldera. Besteak beste, iaz aldatu zitzaion izena Erorien Monumentua dagoen plazari, lehen Conde de Rodezno deitua eta orain Askatasunaren plaza.

Nafarroako Foru Jauregitik ere oraintsu kendu da ereinotza frankista zeraman Nafarroako armarria. Nafarroako Gobernuak, halaber, aurtengo otsailean sortu zuen memoria historikoaren nondik norakoak gidatuko dituen lan batzordea, gobernuko kideez eta memoria historikoa lantzen duten hainbat elkarte artean osatua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude