Espainiak ez ditu Del Riori zor dizkion 30.000 euroak ordainduko

  • Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.


2013ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gallardon eta Fernandez Diaz ministroak dira 'Parot Doktrina'ren sententziaz arduratzen ari direnak. (Arg: El País)

Gaia hilabeteetan bolo-bolo ibili den arren, bart eman dio Espainiako estatu abokatuak Europako Batzordeari erabakiaren berri: ez dio Europaren aginduari men egingo.

Eragindako “kalte moralengatik” ordaindu behar du Gobernuak indemnizazioa. Aitzitik, Madrilek dio 1,6 milioi euro inbertitu dituela Del Riok eragindako “kalteak” kubritzeko. Beraz, kalte-ordaina eta epai prozesuaren kostuak –1.500 euro– 1,6 milioi euro horietatik kenduko ditu, preso ohiari zuzenean eman beharrean.

Auzitegi Nazionalarengana jo zuen Del Rioren abokatuak Espainiak sententziaren neurri ekonomikoari uko egiteko asmoa azaldu zuenean. Epaitegiak, baina, Estatuari eman zion arrazoia.

Orain, Europako Batzordeak Espainiaren jarreraren inguruan dioena ikustea falta da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Eguneraketa berriak daude