Beste 13 euskal preso libre eta kartzela kanpoan lehen istiluak AVTk deituta

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero dute.


2013ko azaroaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pello Odriozola izan da aske geratu den lehendabizikoa. (Argazkia: @ibaiiriarte)

Preso bakoitzaren kasua berari zigorra jarri zion sekzioak aztertzea ebatzi zuten atzo, Oihana Elduaien Berriako kazetariak azaldu duen moduan: "Hala egingo dute fiskalak aske utzi behar dela irizten dien kasuetan. Fiskalak kontrakoa dionetan, berriz, Zigor Salak erabakiko du, osoko bilkuran".

Aske geratu diren 13 presoak:

Josu Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu

Juan Mari Gabilondo Agote

Antxon Lopez Ruiz

Francisco Lujanbio Galdeano

Inmaculada Noble Goikoetxea

Pello Odriozola Agirre

Kepa Rezabal Zurutuza

Gonzalo Rodriguez Cordero

Mitxel Turrientes Ramirez

Maritxu Uzkudun Etxenagusia

Joxe Felix Zabarte Jainag

Raul Ibañez Diez

Andoni Alza Hernandez (baldintzapean aske zegoen)

24 euskal preso jada kalean

Libre geratu zen lehendabizikoa Pello Odriozola izan zen. Atzo 22:00etan atera zen Zuerako (Zaragoza) espetxetik (Irudiak: Tolosaldeko Ataria).

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren kontrako ebazpena eman zuenetik, 24 euskal preso askatu dituzte.

Atzo, 13 euskal presoez gain, GRAPOko bat eta preso arrunt bat askatu zituzten.

AVTren protestak Puerto I espetxearen ateetan

AVT biktimen elkartearen pankartak zituzten 40 lagun inguruk elkarretaratzea egin zuten atzo Puerto I presondegiaren ateetan. Antxon Lopez Ruiz presoaren autoa inguratu eta barruan zihoazenak iraindu eta mehatxatu zituzten.

Geroago, Lopez Ruiz kartzelatik atera eta autoan igo zenean, hainbat lagunek ibilgailua kolpatu zuten, Efe agentziak jakinarazi duenez.

Bideo honetan, presoaren zain zeudenek jasotako irainak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak "gehiegizkoak" direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Eguneraketa berriak daude