Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


2014ko azaroaren 25ean - 10:25
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Carmen Gisasola udaberri honetan Donostian (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi du Gisasola iaz Parot Doktrina bertan behera utzi eta gero.

Hamar urte bete zituen preso Frantziako Estatuan, "talde terroristako kide" izatea eta beste delitu batzuk leporatuta. Jarraian estraditatu egin zuten, eta Espainiako Estatuan 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Parot doktrina-rekin.

Markinarrak Langraitz bidea hartu zuen eta ondorioz, azken denboran hirugarren graduan zegoen. Guztira 24 urteko kartzela zigorra bete du lau hilketaz akusatuta.

Informazio gehiago:

Gisasolari elkarrizketa ARGIAn: "Presoen auzian pauso sendoagoak behar dira" (2014-03-02).


Eguneraketa berriak daude