Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

  • Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


2014ko apirilaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskal presoen aldeko mobilizazio bat (artxiboko irudia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Praktika berriak prebentziozko espetxeratzeko denboran izango luke eragina. Orain arte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartzen zituen erabakiak 2008ko epai batean oinarrituta zeuden. Presoaren defentsak espetxetik ateratzeko data berrikusteko eskatzen bazuen, ohikoena presoaren aldeko berrikusketa egitea zen, hasieran ezarritako espetxe-zigor osoa bete baino lehenago kartzelatik ateratzeko.

2010eko Espainiako Zigor Kodearen erreformak eta Auzitegi Konstituzionaleko zein Auzitegi Goreneko azken erabakiek doktrina berri bat eratu dute. Garak jaso duenez, Auzitegi Nazionaleko bi epailek, Antonio Diaz Delgado eta Jose Ricardo de Pradak, adierazi dute erabakiak “askatasun eskubidea urratzen duela” eta “Parot doktrina” bezalako praktikekin alderatu dute kasua: “Erregimen berezi bat ezarri nahi dute”.

Estrasburgok "Parot doktrina" baliogabetzeko erabilitako irizpideak prebentziozko espetxeratze kasuetan ere aplikagarriak direla uste dute epaileok. Dena den, Fernando Grande-Marlaska buru duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko bilkurak bestelako iritzia du.


Espetxe politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.