Espainiak ez ditu aintzat hartuko presoek Frantzian betetako kondena urteak, Gorenaren erabakiz

  • Espainiako Auzitegi Gorenak Kepa Pikabearen kasuari buruzko erabakia hartu du asteartean: Frantziako Estatuan betetako espetxe urteak ez zaizkio kenduko Espainian duen zigorretik.


2015eko urtarrilaren 13an - 09:18
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio jendetsuaren ondoren dator erabakia.

9 aldeko botorekin eta kontrako 6rekin hartu dute epaileek erabakia. Alberto Pradilla Garako kazetariak iragarri duenez, boto partikularra ere egongo da.

Europar Batasunaren zuzentarauaren kontra

2008an Europar Batasunak bere eremuko espetxe zigorrak batzeko agindu zuen eta zuzentarau horren testuinguruan hartu dute epaileek erabakia Kepa Pikabea presoaren kasuan. Baina ebazpen honekin antzeko egoeran diren beste presoentzat irizpidea ere finkatuko da itxura guztien arabera. 50 pertsona dauden egoera horretan.

Gorenaren epaiari helegitea jar dakioke. Bestalde, ikusteko dago neurriak nola eragingo dien Frantziako Estatuan betetako urteak kenduta kalera atera ziren presoei. El Mundo egunkari espainiarraren arabera, Santiago Arrospidek eta Alberto Plazaolak kartzelara itzuli beharko lukete astearteko erabaki judiziala aplikatuz gero.

Epai kontrajarriak

Auzia korapilatuta iritsi da Gorenera, lehenago Auzitegi Nazionaleko bi sekziok iritzi kontrajarriak hartu zituztelako.

Lehengo Sekzioak Carmen Gisasolaren askatasuna agindu zuen azaroaren 24an, honek Frantzian betetako 10 urteak Espainiako zigorrean aintzat hartu ondoren.

Abenduaren 4an Santi Arrospide eta Alberto Plazaola presoak aske geratu ziren, sekzio berak irizpide bera jarraitu ondoren. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki honen aurrean eta Espainiako Gobernuak eta AVTk oso gogor kritikatu zuten.

Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioak, ordea, Iñaki Bilbaoren kasua aztertu zuen, eta ez zuen Europar Batasuneko zuzentaraua onartu, bere ustez berau ez zelako automatikoki indarrean jarri behar eta itxaron zitekeelako ea Espainiako legediak zehazten zuen aplikazioa.

Eta abenduaren 5ean sartu zen indarrean Espainiako Legebiltzarrak zuzentaraua indarrean jartzeko prestatutako Lege Organikoa. Honen arabera, zuzentaraua indarrean jarriko da Espainian ere, baina ez die eragingo 2010eko abuztuaren 15a baino lehenago jarritako zigorrei, eta zigor kontaketa berria eskatu duten ia 60 euskal presoen Frantziako zigorrak data horren aurrekoak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude