Etxeratek "Parot doktrina"-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

  • Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


2015eko urtarrilaren 13an - 21:13
Azken eguneraketa: 2015-01-14 11:59:55

- Neurri horrek zuzenean eragiten digu. 56 pertsona dira zuzenean kaltetuak. Baina 56 pertsona horien atzean familia osoak daude. Estatuak pertsona horiek nola edo hala espetxean mantentzeko apustu garbia egin du. Legearen gainetik, Europa eta bere legediaren gainetik, guztiaren gainetik; espetxe politikan mendekua gure herriaren aurka erabiltzen, berriz ere.

- Auzitegi Gorenaren erabakia zein den ezagutu ostean, atzoko operatiboaren zentzua zein den agerian geratu da. Europako legediaren aurkako erabakia gauzatu dute baina, ezeren aurretik, defentsa juridikoa, salaketa termino juridikoetan egin zezaketen abokatuak, erditik kendu dituzte. Orain, Europako legediaren aurkakoa den erabakia dugu mahai gainean eta, sententzia interpretatzeko ere, abokatuen gabezia daukagu. Abokaturik gabe, nola interpretatu, definitu edota errekurritu? Non daude gure eskubide zibilak?

- Historia errepikatu egiten da egoera honek ez duelako atzera bueltarik. Hurrengo epaitegiak kasua aztertzen duen arte, preso guztiak espetxean jarraituko dute; beteta duten kondena bat, berriz ere, bahiturik, betetzen. 197/2006 doktrinarekin gertatu bezalaxe.

- Orain artean, estatu espainiarrak Giza Eskubideak sistematikoki eta, euren legeak momentuko interesen arabera urratzen zituen. Oraingoan, Giza Eskubideak berriz urratzen dituzte baina, horretaz gain, Europako legedia urratuko dute, gustatzen ez zaielako; urratu, tranpa egin. Eskandalu juridiko berri baten aurrean gaude.

- Non dago Urkullu Lehendakaria? Pena eta min handiarekin, gure eskubide zibilak zein Giza Eskubideak larriki urratzen diren honetan ez dugu ez Eusko Jaurlaritzaren ez euskaldun batzuen Lehendakariaren babesik sentitu. Estatuak abokatuak bahitu eta legediaren kontra egin duen honetan, ez dira egon behar luketeen lekuan egon.

- Euskal gizarteari, larunbat honetarako eragile politiko eta sindikalek deituriko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu. Arduraz jokatzeko unea da. Aski dela esateko unea. Giza Eskubideak oinarri hartuta, konponbidearen aldeko apustu zintzoa egiteko unea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude