Marlaska nagi Estrasburgoren epaia aplikatzeko

  • Euskal presoei kondenak luzatzen zizkien 197/2006 doktrina KO utzi zuen Estrasburgoren epaiaren aplikazioa ahalik eta gehien atzeratzen saiatuko da Espainiako Auzitegi Nazionala azken berriek erakusten dutenez: Fernando Grande-Marlaska Zigor Aretoko presidenteak organo horretako gainontzeko kideei galdetu die ea Auzitegi Gorenak dioenari itxaron behar ote dioten Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak emandako agindua bete aurretik.


2013ko azaroaren 5ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fernando Grande Marlaska epaileak Espainiako Gorenaren iritzia jakin nahi du doktrinari buruzko erabaki gehiago hartu aurretik.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Europa Pressek argitaratu duenez, Marlaskak Zigor Aretoko 16 epaileei ostiral honetako bilkurako gai-ordena bidali die eta dokumentu horretan gogora ekarri du Espainiako Auzitegi Gorena azaroaren 12an bilduko dela “jatorri berdineko gaiez” hitz egiteko. Gorenaren posizioak Auzitegi Nazionalarenarekin “lotu” daitezkeenez, Marlaskak gainontzeko epaileak itaundu ditu “Parot doktrina”-ri buruzko edozein erabaki “atzeratzea” beharrezkoa ote den ala ez.

Zigor Aretoak sei edo zortzi presoren eskaerak aztertu behar zituen ostiralean iturri juridikoek Europa Pressi azaldu diotenez. Ginera, ostiraleko bileran eztabaidatu behar zuten Estrasburgok Ines del Riorentzat agindutako 30.000 euroko kalte-ordainen blokeoa ere, preso ohiaren defentsak errekurtsoa jarri ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Eguneraketa berriak daude