Esne sektorearen defentsan manifestazioa apirilaren 1ean Elizondon

  • Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon (17:00etan plazan) eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Gai honekin lotuta, EHNEko ordezkariek Soriako makro ikuiluaren kontrako sinadurak aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 31n - 12:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Apirilaren 1etik Danonek Nafarroako mendialdeko 7 nekazariri (tartean eskualdeko lau) esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi ondotik eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik (lehenago Caparroson, 5.000 burukoa inongo zalapartarik gabe egin zuten), esne sektorearen etorkizunaz kezka handia piztu da.

Manifestazioa aurkezteko martxoaren 4an Elizondon egindako agerraldian aipatu zutenez, «azkeneko hamarraldi luzeetan nekazaritzan orohar eta esnegintzan partikularzki industria eta banatzaile handien neurriko eredua bulkatu dute. Produktibista, intentsiboa eta industriala. Hala, gure mendialdeetako nekazariak aldiro estutuz, aterabiderik gabeko atakarat eraman dituzte, bat ere erabakitzeko ahalmenik gabe, produkzio kostuetarat ailegatzen ez diren prezioekin, dirulaguntzei buruzko menpekotasunarekin, inbertsio handiekin eta lan-baldintza gogorrekin».

Europako merkatu bateratuak, kuoten sistemak eta Nekazaritza Politika Bateratuek, administrazio publikoen erabateko inplikazioarekin sektorea egiturazko krisian sartu dute, «eta kontsumitzaileek, nekazaritzari buruzko inongo ezagutzarik  gabe, esnearengatik prezio irringarriak ordaintzeko kezkarik ez dute izan», diote deitzaileek. «Kapitalista eta enpresa handien menpean ari diren Estatuek, merkatu handi eta libreak sortzeko tratularitzan nekazari ttipien beharrak eta landa-eremuetako komunitateen geroa ez dute egundaino serioski gogoan hartu. Hala, gure mendialdeetako nekazaritza egitura desagertzeko bidean paratu dute landa-eremuetan aspalditik heldu den egiturazko krisi sozial eta ekonomikoa bulkatuz». 

Baina nekazariak eta landa-eremuak «zafratzen dituen eredu sozioekonomiko berak, logika merkantilista eta neoliberal horrek, hirietako eta lurraldeko bertze tokietako herritarrak eta kontsumitzaileak ere gogorki kolpatzen» ditueela ere salatu dute. «Industria eta banatzaile handi horiek zernahi kalitatezko elikagai saltzeko bat ere begiramendurik ez baitute. Nekazariak galtzaile, landa eremuak galtzaile eta kontsumitzaileak eta herritar arruntak galtzaile. A ze eredua!».

 Soriako granjan, Hego Euskal Herrian produzitzen denaren %60ª produzituko litzateke

Testuinguru horretan,  mendialdeko nekazal esplotazioak  inoiz baino gehiago industriaren beharretan direlarik, Danonek zazpi nekazariri esne gehiagorik bilduko ez diela erran die. Hori bai, batzuei esnea biltzetik utzi bidenabar, bertze batzuei produkzioa handitzeko eskatu die. Lehenagotik heldu den produkzioaren pilaketa edo kontzentrazioa azkartuz. «Zalantzarik gabe, azkeneko urteetako produkzioaren pilaketak nekazal etxalde eta lanpostuen galera ekarri du. Haatik, orain artio burrunba gutti sortu da. Hala, orain bortz urte Caparroson 5.000 behi-buruko ustiategia egin zutelarik  inork ez zuen deus erran. Horrela, produkzioaren pilaketan urrats berria emateaz gain, produkzioaren deslokalizazioari  buruz bide berria, salaketa eta protestarik gabe hasi zuten. Ordura artio esnetako behiak mendialdetako bazkaleku eta etxaldeetarat loturik baziren, orain belar bazkarik gabeko tokierat mugitzen dituzte. Gisa horretan, Soriako 20.000 buruko proiektua ageri zaigu, esne produkzioaren pilaketa eta deslokalizazioa inoiz ikusi gabeko neurrietarat eramanez. 20.000 behi horiek urtero 240.000 tona esne produzituko dute, Hego Euskal Herrian egiten denaren %60». 

Ageri denez, orain artioko bideak nekazaritzarik gabeko landa eremuak ekarriko dituela uste dute manifestazioaren deitzaileek: «Zazpi nekazari hauek bizi dutena ez da arazo partikularra. 20.000 behi buruko esne ustiategiaren egitea  esne-sektoreko nekazarien arazo partikularra ez denez. Jendarte osoari: landa eremuari eta hiriguneari eragiten dioten arazoak dira. Landa eremuak bizirik atxekitzeaz ari baikara, elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa kontsumitzeko eskubideaz; edozein herrik bizirauteko beharrezkoa duen elikadura burujabetzaz».

Horregatik herritar guztiei zuzentzen zatzaie, “zazpi nekazari hauek orain -baina bihar gehiago izan daitezkeenak- bizi dutenari eta 20.000 behi buruko ustiategiak geroari buruz ekarriko duenari EZ errateko. Baina landa-eremuen etorkizunari BAI errateko. Lurrari lotutako nekazaritza iraunkorra, enpleguaren sortzailea eta herri ttipiak bizirik atxekiko duena bulkatzeko. Gure inguru eta bazterrak zainduko dituena, duina eta bizi-kalitatea ekarriko duena”.

Guzti horregatik, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bulkatu behar direla uste dute: “Landa-eremuen eta hiriguneen artekoak. Langileen eta baserritarren artekoak. Ez gara bi gorputz, bakarra baizik. Batek min badu, gorputz osoa eri da. EZ oraingo kinkari, BAI, landa eremu biziei eta bizitza justuari. Karrikara atera gaitezen, gaur ASKI errateko eta, bihar, bideragarria den nekazaritza eta jendarte eredu justua eraikitzeko”.

Deitzaileak

EHNE

Hazitik Hozie

Baztan-Bidasoako ELA

Baztan-Bidasoako LAB

Baztandarra kooperatiba

Hiruak Bat landetxeen elkartea

Baztan-Bidasoa turismo elkargoa

Bertan, merkatarien elkartea

Baztandarren Biltzarra

Baztango Mendigoizaleak

Xorroxin irratiko langileak

Xaloa telebistako langileak

Baztango AEK-Suinki euskaltegiko langileak

Aroztegia eta gero zer?

Baztango Rugby Taldea

Basaburua Kirol elkartea

Jo ala Jo

Baztango Gazte Asanblada eta gaztetxea

Plazara Dantzara

Txaruta pilota elkartea

Elizondoko eskolako guraso elkartea

Ikastolako guraso elkartea

Metaziri aldizkaria

(H)ilbetza

Saharaztan

Erdiz Bizirik

Itxusi argazkilari elkartea

Amaiurko Gaztelu elkartea

Otsondo barrideen elkartea

Gaztelu kantu taldea

Erratzuko kultur elkartea

Iruritako dantzariak

Iruritako gazteak

Arizkungo gazteak

Arraiozko gazteak

Anizko Mendiarte elkartea

Berroetako Gure Ametsa elkartea

Berroetako Hegoalde elkartea

Elizondoko Aise, Erlategi, Falfarak eta Beti  Zurrutak

Azpilkuetako elkartea

Lekarozko Legate elkartea

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


MIKEL EPALZA: Hankak lurrean dituen itsastar apeza
“Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula”

Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude