Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.
Datozen orduetan askatuko dituzte Jose Etxeberria, Ramon Uribe, Maitane Sagastume, Juan José Zubieta, Xabier Goldaraz, Juanjo Legorburu, Jokin Urain, Manuel González eta Jesus Mari Zabarte.
Atzo, hiru
Atzo beste hiru preso askatzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak: Juan Carlos Arruti, Luis Mari Lizarralde eta Iñaki Rekarte.
Bestalde, Konstituzionalak gaur jarraituko du Iñaki Fernandez de Larrinoaren auzia aztertzen. Fernandez de Larrinoarena da Estrasburgok epaia eman zuenetik Auzitegi Konstituzioanalak aztertuko duen lehendabiziko kasua. Haren gaineko erabakiak markatuko du, beraz, beste 30 helegiteren inguruan Auzitegiak jarraituko duen irizpidea.
Auzitegi Nazionalak 33 preso utzi ditu aske
Atzoko hiruak eta gaurko bederatziak libre utzita, 33 dira Auzitegi Nazionalak Estrasburgoren epaiaz geroztik aske utzi dituen euskal presoak.
Atzo, Jaime Simon Quintela GRAPOko kidea ere aske utzi zuten.
Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.
Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:
Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.
Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.
Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.