Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Traganarru
2017-07-05

Bodyboarder batek denboran atzera egin du istripuz. 1912. urtean bizi da geroztik, baina ez da gertatu zaionaz jabetu. Beretzat bereziki prestaturiko entrenamendu gune batean dagoela uste du; fisikoki eta psikologikoki zailduko duen eszenatokia dela inguratzen duen mundua. Ilusio betean, XX. mendearen hasierako errealitate soziopolitiko eta kulturalean murgilduko da kirolari modernoa.

Bada Teatroaa antzerki konpainiaren antzezlana osorik, 2013ko azaroaren 9an Azpeitiako Soreasu Antzokian grabatua.

Zuzendaritza, gidoia eta espazio-eszenikoa: Urki Muguruza
Aktoreak: Iñigo Azpitarte, Eñaut Gantxegi, Iker Etxarri, Erika Olaizola, Gurutze Eizmendi, Inazio Tolosa, Harkaitz Bastarrika
Argiztapen diseinua: Edi Naudo
Jantziak: Arantxa Escartín Azanza

Egilea(k):
Bada Teatroa