Antzezlana
Poza
2019-10-08
Poza

Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Parte hartzaileak: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.
Corinne Cella. Zuzendaritza artistikoa.
Dejabu panpin laborategia. Zuzendaritza artistikoa.
Alvaro Ledesma. Atrezzo fabrikazioa eta argazkiak.
Marodi taldea. Arropak eta eszenografia.
Zazpi t'erdi: trailerra eta bideoa.
Erresidentziak: Mikelazulo, Azala, BAD-Bilbaoeszena.
Eskerrik asko: Iñigo Ortega, Noemi Viana, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Iñigo Aranbarri, Bilboko Kortxoenea, Matadeixe, Artedrama-Kultur Maratila.

Erlazionatutako bideoak
Antzezlan gehiago