Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Kutsidazu bidea, Ixabel
2021-10-12

Juan Martin, Donostiako euskaldun berria, Tolosaldeko 'Aranguren' baserrira joan da euskara hobetzera. Han uda pasa behar du familia batekin. Euskaldun berri askorena izan daitekeen istorioa kontatzen du antzezlanak, komediatik. Antzezlan arrakastatsu hau Mikel Sarriegik (Juan Martin), Ainere Tolosak (Ixabel eta Izaskun), Anjel Alkainek (aita eta Koldobika), Egoitz Lasak (Pello), Ixabel Agirresarobek (ama eta Koro) eta Iñaki Agirrezabalek (Joxe Mari) antzeztu zuten.

Izen bereko liburuan oinarrituta 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.