Berretsi dute amiantoaren eraginez hil zela BSHko langile bat

  • Nafarroako Lan Arloko lehen zenbakiko epaitegiak atzera bota du BSH enpresak Gizarte Segurantzako Institutuan jarritako errekurtsoa.


2025eko azaroaren 17an - 12:44
Adavan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela lau urte BSH enpresa behartu zuten alarguntasun eta zurztasun pentsioa ematera amiantoarekiko esposizioaren ondorioz hil zen langilearen familia. Hildako langileak hamalau urtetan Orbaizeta/Agni (gaur egun BSH) lantegian egin zuen lan, eta biriketako adenokartzinoma gaixotasunez zendu zen 2019an. Epaitegiak ordurako hartan nabarmendu zuen amiantoak soilik eragin zuela gaixotasuna eta ez zegoela beste faktorerik.

BSH enpresak helegitea jarri zion 2021ek epaiari. Lan Arloko epaitegiak, baina, ez dio arrazoia eman astelehenean.

Familiari babesa emateko Nafarroako Amianto Biktimen Laguntza Defentsa Elkarteak (Adavan) elkarretaratze egin du. Diario de Navarra-k esan duenez, BSHko langile batzordeak borroka itsulapikotik 1.450 euroko dohaintza eman dio elkarteari.


Amiantoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin