Baserritar Bilgunea sindikatu berria azaroaren 1ean aurkeztuko dute jende aurrean

  • Laborantzako sindikatu berriak urriaren 18an egin zuen bere eratze batzarra, Lazkaoko Biziola proiektuan. Larunbata honetan gizarteari aurkeztuko diote sindikatua, "Baserri iraunkorrak, bizitza duinak" lemapean: Donostiako Gipuzkoa Plazan, 18:00etan hasita.

Urriaren 18an Lazkaoko Biziolan egin zuten Baserritar Bilgunearen eratze batzarra.

2025eko urriaren 29an - 12:32
Azken eguneraketa: 2025-10-30 14:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baserritar Bilguneak bere burua aurkezten duen bideo hau zabaldu du:

Josebe Blanco artzain eta ARGIAko kolaboratzailea Baserritar Bilgunearen eratze batzarrean izan zen, eta sindikatuaren premiari buruzko bere hausnarketak idatzi zituen Ekaitzaren erdian artikuluan. Egonarria saioan elkarrizketatu ditugu eta azaroaren 26tik aurrera egongo da elkarrizketa ikusgai webgune honetan.

Baina sindikatu berriaren oinarriak eta aurrera begirako asmoak ezagutu nahi dituen herritarrak, azaroaren 1ean du aukera: 18:00etan emango dute prentsaurrekoa Donostiako Gipuzkoa Plazan, eta ondoren kalejira egingo dute, festa eta aldarrikapen giroan. Norberak sektorearekin lotzen dituen erreminta, arropa eta abar ekartzeko dei egin diote herritarrei.

Afixan ikusgai informazio osoa:

 


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.