AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu da komitiba judiziala, eta eurekin hitz egiteko asmoa adierazi dute sindikatuko kideek, baina ez dute lortu etxegabetzea gelditzea. Mobilizazioa deitu dute arratsaldean, 18:30ean Mariaren Bihotza plazatik.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
AZET Etxebizitza Sindikatua