Langile borroka
Enviserrek lorezain bat bota zuen urrian, greba bukatu eta gutxira. Orain, epaile batek kaeratzea nuloa izan zela adierazi du
Desalojoetan parte hartzeari uko egiten dioten langileak zigortzen ari dira; bi behargin kaleratu dituzte Zorrotzaurreko etxegabetze masiboan esku hartzeari ezetz esateagatik. Pobretzearen gorakadaz, baliabideen kolapsoaz eta esku-hartze sozialaren "norabide autoritarioaz" ere ohartarazi dute: "Ez dugu miseriaren erantzukizuna hura jasaten dutenen gain jarriko".
Europak belarritik tira egin dio Espainiari, beste behin, langile publikoak behin-behinean masiboki kontratatzeagatik. Lehendik, Espainiak behin-behinean urte luzez aritu diren langile publikoak plazarik gabeko langile finko bilakatu zituen, Europak emandako lehen abisuaren erantzun gisa. Orain, baina, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi du hori ez dela nahikoa, langileen egoerak “prekarioa” izaten jarraitzen delako.
155,1 milioi euroko kontabilitate-doikuntza egin du konpainiako sozietate nagusiak, taldeko enpresetan dituen partaidetzetatik eta taldeari emandako maileguetatik berreskuratu ahalko duen dirua berkalkulatuta.
Lan hitzarmena negoziatzeko otsailaren 4an izandako aurreneko bileratik ez da aurrerapausorik eman ELA sindikatuaren arabera. Negoziazioak azkartzeko eskaera egin ondoren, «inposatutako bilera egutegia edukirik gabe» luzatzea, eta «saiatzen ari dela adierazteko postureo hutsa» leporatu diote grebalariek Leire Zubitur Txinzerreko kudeatzaileari. Hiru hilabeteko greba eta gero, uraren zikloan matxurak eta arazoak iragarri dituzte grebalariek «gaur langileei ordaintzen ez zaiena, herritar guztiok garesti ordainduko dugu gero», salatzen dute.
Lehenago EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen UGTren salaketaren kontra. Horri helegitea jarri zion sindikatuak, eta orain, erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, LAB sindikatuak ohartarazi du “tentuz” aztertu behar dela epailearen erabakia, ez delako sartzen “hizkuntza eskakizunen muinean”.
Martxoaren 30etik apirilaren 2ra greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek, lan-hitzarmen berria adostu eta langileen garapen profesionala bermatu dadila eskatzeko.
Hamar ordezkari lortu zituen 2022ko hauteskundeetan Euspelek eta orain hogei lortu ditu. Kaltetu handiena Erne sindikatua izanda, azken hogei urteetan nagusi izan dena, 22 ordezkari zituen eta 15ean gelditu da.
Enpresak bazekien hori, baina ez du aipatu enplegua erregulatzeko espedientearen dokumentazioan. Hala azaldu dute sindikatuek Lan Ikuskaritzarekin izandako bileraren ostean. Sindikatuek, euren aldetik, iragarri dute helegitea jarriko diotela espedienteari.
ELAk eta LABek Lan Harremanen Kontseiluan deituriko bilerara ez da azaldu Confebask enpresarien elkartea. Sindikatuek "probokaziotzat" jo dute greba orokorra egin berritan patronalak hartu duen jarrera eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte, "interlokuzio fasea" akordiorik gabe amaituz gero: "Gutxieneko soldataren aldarria geratzeko etorri da".
Iragarritakoa baino kaleratze gutxiago izango diren arren, 285 langile utziko ditu kalean Tubos Reunidoseko zuzendaritzak azkenean, horietatik 205 "borondatezkoak" eta 80 behin-behineko langileak; azken horiek hilaren 31n kaleratuko dituzte. Sindikatuek salatu dute "presio, xantaia eta mezu alarmisten" ondorio direla zifra horiek. Asteazken honetan agerraldia eta manifestazioa antolatu dituzte Gasteizen.
Hamalau hilabetez patronalek proposamenik ez dietela helarazi jakinarazi du ELA sindikatuak. Negoziazio mahaia geldirik, Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak greban eta mobilizazioetan aritu dira 2025eko maiatzetik. Lanaldiak egun osokoak izatea eta langile publikoekiko soldata arrakala murriztea eskatzen dute.
Tubos Reunidoseko langileak BBVAren akziodunen batzarraren aurrean elkartu ziren, prentsaurrekoa egin baino lehen. Polizia euren aurka oldartu zen eta behargin bat lurrera bota, identifikatu eta desobedientzia leporatu zioten. Prentsa agerraldian hori eta enpresan gertatzen ari denaren manipulazioa salatu zuten.
Bizkaiko Batzar Nagusietan antolatutako asanblada irekian, lau LEPen helegitetan lagundu duela berretsi du Zubirik, baina gehiagotan parte hartu izana ukatu du. Agerkari honek egindako ikerketa "pelikula" gisa azaldu du, eta horren ondorengo "egurtzea" salatu du.
ARGIAk hizkuntza eskakizunen inguruan egindako ikerketari erantzunez, CCOO sindikatuak prentsaurrekoan salatu du seinalatze kanpaina bat abian dela hainbat elkarteren eta sindikaturen eskutik. Onartu du “beldurra daukan” langile batek sindikatura joz gero, helegitea jartzeko “norbait bilatuko” luketela. Hizkuntza eskakizunen dekretua “sistematikoki” urratzen dela esan du eta euskara eskakizunak errealitate soziolinguistikoaren arabera ezarri behar direla.
Sindikatuek balorazio oso baikorra egin dute martxoaren 17ko greba orokorrak izandako jarraipena eta utzitako ondorioen inguruan: "Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal gizarteak ez duela amore emango 1.500 euroren aldarrikapenean", esan dute biharamuneko prentsaurrekoan. Espainiako Kongresuan, hainbat alderdiren babesarekin lege-proposamen bat aurkeztea aurreikusten dute.
24. korrika hasi bezperan jakinarazi du AEKk CCOO sindikatuak ez duela kilometrorik izango euskararen aldeko ekimen erraldoian; PSE-EEk sindikatuari babesa adierazi eta uko egin dio Korrikako bere parte hartzeari. ELAk AEK babestu du.
Ane Elordi Korrikako arduradunak asteazken goiz honetan Euskadi Irratian jakinarazi duenez, CCOO sindikatuak ez du egingo aldez aurretik aurreikusita zuten kilometroa. AEKk dio ez dela bateragarria euren jardunbidea eta Korrikaren mezua. PSE-EEk jakinarazi du "CCOOri jarri zaion betoagatik" ez duela parte hartuko.
Nerabe nintzela, ikasteaz gain euskaraz bizitzea erabaki nuenetik –erabakia izan badelako, eta politikoa–, bizitzaren esparru guztietan pairatu ditut hautu horrek dakarren zailtasun eta mespretxu saldoa. Oztopo horiek izen eta abizen berak izan dituzte atzean: Espainiako estamentu politiko eta juridiko guztiak, eta haien tokiko defendatzaileak. Nire herrian, Barakaldon, azken hamarkadetan bi gailendu dira nabarmen: PSOE eta CCOO. Oso ondo antolatuta, Espainiako Justizia ustela... [+]
Gure baserrian bezala beste askotan, ez gara 1.221 euroko gutxieneko soldatara iristen. Inondik inora. Hori amestea ez da gutxi. 1.500 euro hilean kobratzea, utopia da, lurrarekin eta animaliekin lan eginda. Gutxieneko soldatara heltzen ez diren asko daude, baserrian zein kalean, inongo estatistiketan azaltzen ez direnak –batzuek ez dute tokirik ezta erroldetan ere: ez omen dute horretarako eskubiderik–.
Eguzkia lagun, eguerdian jende mordoa bildu da Iruñeko, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako karriketan, gehiengo sindikalaren deiari erantzuteko gehiengoa, eta beste batzuk EHKSk eta beste sindikatu batzuk egindako mobilizazioei segika. Deitzaileek “arrakastatsutzat” jo dute greba deialdia, batik bat hezkuntzan, administrazioan eta enpresa handi askotan produkzioa “erabat” eten delako. Arratsaldean, tokian toki egin dituzte protestak. Sindikatuek aurreratu dute martxoaren amaieran helduko direla Madrilera atzoko aldarrikapenak.
Iruñean ez da batere egun normala izan, hori da lehenik eta behin azpimarratu behar dena greba orokor egun honetatik. Greba orokorrik ez da izan Nafarroa osoan, baina sindikatu deitzaileek mobilizazio ahalmen handia erakutsi dute berriz ere. Oro har, eguna lasai joan da Iruñerrian.
Martxoaren 17an greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, 1.500 euroko gutxieneko soldata duinaren alde Hego Euskal Herrian. Mobilizazioak egun osoan zehar daude antolatuta, herrietan dozenaka greba batzorde osatu dira eta lantokietan pikete informatiboak dabiltza. ARGIAko kazetariek greba aktiboa egingo dute eta jarraipen berezia egingo diote egunari, azken ordukoak, kronikak, bideoak eta informazio guztia eskainita.
45.000 lagunek bat egin dute Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba egunean. Gutxieneko soldata 1.500 eurotan ezartzeko aldarriak bat egin du gerraren aurkako eta mundu "justuago" baten aldeko aldarriekin.
Greba egun arrakastatsua izan da Gipuzkoako hiriburuan. Piketeak goizean goiz mugitu dira bateko eta besteko sarbideak blokeatzera, greba orokor eguna zela argi uztera; goizak aurrera egin ahala jendea biltzen joan da auzoetako pikete informatiboetan, eta eguerdian milaka pertsonak Boulevarda bete dute alderik alde. "Borroka hau irabaz dezakegu", adierazi dute amaieran hitzartzean. Egun beroa izan da, eguraldia lagun.
Sindikatuen ordezkariak pozik agertu dira M17ko greba orokorrak Gasteizen izan duen oihartzunarekin. Patronalak eta gobernuek itxitzat eman nahi duten 1.500 euroko gutxieneko soldataren aldarrikapena grebak berriz ere ireki duela nabarmendu dute, eta proposamen “justu eta egingarria” dela azpimarratu.
Gipuzkoako erresidentzietako langileek bat egin dute greba orokorrarekin. Hala ere, borrokarako gurpila aspaldi jarri zuten martxan. Iazko azaroaren 19tik daude greban hainbat egoitza. Aitziber Aramberri Donostiako Villa Sacramento egoitzako langilea da eta ELAko afiliatua. Badaki zer den greba egun bat, 128 egun daramatza greban bere sektorekoekin batera. Ez ditu bere bizitzako greba eta lanuzte guztiak kontatu, baina 400 inguru ateratzen zaizkio.
Hezkuntza arloko langile nahiz ikasle mugimenduek nabarmendu dute greba orokorra jarraipen zabala ari dela izaten ikastetxe eta campusetan, hainbat zentrotako gaurko errealitatea azaldu diote ARGIAri eta azpimarratu dute aldarrikapena zergatik den funtsezkoa baita hezkuntzan ere. Argazkiak albiste bukaeran bildu ditugu.
Zumaiako (Gipuzkoa) Malen Etxea etxeko langile migratuen elkarteak greba babestu du. Langile egoiliarrak etxean dituzten enplegatzaileei gogorarazi die, etxebizitzok lantoki bihurtu direla langilea kontratatu dutenez gero, eta langileok greba eskubidea daukatela, haien nagusiek bezala.
Greba orokorrak zerbitzu publikoetan izan duen eraginari dagokionez, garraio publikoan linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez direla eskaintzen ari azaldu dute sindikatuek. Bestalde, osasungintzan eta gizarte ongizate esparruan, gutxieneko zerbitzuen bitartez milaka langileri greba eskubidea ukatu zaiola salatu dute.
Enpresa handi askotan ekoizpena “erabat” eten dela jakinarazi dute greba orokorra deitu duten sindikatuek. Kaleratzeak eta enpresen itxierak nozitu dituzten Aiaraldea bezalako eskualdeetan, langileen protesta eta mobilizazio ugari izan dira lehen ordutik.
Osasun-arloko desberdintasun sozialak honela deskribatzen dira: gizartean, ekonomian, demografian edo geografikoki definitutako populazio-taldeen arteko osasun-arloko desberdintasunak, bidegabetzat eta saihesgarritzat jotzen direnak. Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du biztanleria hazten, bizitzen, lan egiten eta zahartzen ari den egoeraren eta gaixotasunari aurre egiteko erabiltzen diren sistema moten emaitza direla.
Euskal Herrian, azken hamar urteetan langabeziak etengabe behera egin... [+]
Euskal Herriko Bilgune Feministak bat egin du grebarekin. Gogorarazi du gaur egungo sistema ekonomikoak merkatu erregulatuan gertatzen dena baino ez duela kontuan hartzen eta hortik kanpo gelditzen direla bizitza sostengatzen duten ezinbesteko lanak. Lan horiek “ikusezinak dira, aitortzarik gabeak, emakumeek* eta migratuek eginak”.
Martxoaren 17ko Greba Orokorrari atxikimendua eman dio Denon Bizitzak Erdigunean plataformak. Lanaren banaketa sexuala agerian utzi du: bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lanak sistematikoki gutxiesten direla azpimarratu du eta lan horiek emakumeek egiten dituztela, eta emakume migratuak direla kaltetuenak.
Goizean goizetik pikete informatiboak lantokietan barrena ibiliko dira eta eguerdian espero dira manifestazio jendetsuenak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran. Arratsaldean mobilizazioak herrietara zabalduko dira berriz ere. Sindikatuek jakinarazi dute 1.700 enpresa batzorde baino gehiagok egin dutela bat grebarekin: “Arrakastatsua izango da”.
Gutxieneko soldata duinaren alde sindikatuek deituriko greba orokorrari jarraipen berezia egingo dio ARGIAk asteartean: egun osoan zehar soilik grebari loturiko edukiak eskainiko ditu webgunean zein sare sozialetan. Hedabide honetako langileek bat egin dute deialdiarekin eta kazetariek greba aktiboa egingo dute, mobilizazio eta ekimenei oihartzuna emateko.
Etxeko eta zaintza langileen hainbat elkartek ezbaian jarri dute greba eredu klasikoa. Ohartarazi dute langile guztiek ez dituztela grebara ateratzeko baldintzak, eta emakume migratu eta arrazializatuen sektorea ikusezin bihurtzen dela greba askotan. Sindikatuekin eta mugimendu feministarekin bat eginda, martxoaren 17ko grebaren alde egin dute, zaintza sektore prekarizatu, feminizatu eta arrazializatuak erdigunea irabaz dezan.
Tubos Reunidos enpresak Amurrion duen fabrikako langileek greba mugagabea hasi dute astelehenean, Enplegua Erregulatzeko Espedientearen negoziaketa bertan behera geratu ostean. Goizean goizetik dozenaka langile elkartu dira piketean, eta A-626 errepidea moztu dute. Trafikoa berrezarri dute jada.
Urtarrilaren 30ean Balear Uharteetako, Kataluniako eta Valentziako CCOO sindikatuko federazioek topaketa bat egin zuten Valentzia hiriburuan, Proposta integral per les llengües pròpies i cohesió social (Berezko hizkuntzen eta gizarte-kohesioaren aldeko proposamen integrala) izeneko dokumentua aurkezteko. Dokumentuak sarreran jasotzen duenez, proposamenak “estatuko hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeetan eleaniztasun marko orekatua ezarri nahi du”. Zehazten du helburua dela “asimetria historikoa gainditzea”, hizkuntza ofizial guztiak “esparru guztietan funtzionalki baliokideak” izan daitezen. Estatuko hizkuntza gutxitu guztientzako proposamena dela adierazi dute, euskara barne. Herrialde Katalanetako CCOOren hiru federazioek hizkuntzak ulertzeko duten marko ideologikoa eta proposatzen dituzten neurri zehatzak, Hego Euskal Herriko CCOOko federazioek bultzatzen dituztenen erabat kontrakoak dira.
Enpresak negoziaketarako jarrera erakutsi du: borondatezko irteerak eta alternatibak jarri ditu mahai gainean. Mercedes autogintza enpresaren eskaria jaisteak eragin du lanpostuak desagerraraztea.
Baserritar Bilgunetik bat egiten dugu martxoaren 17rako, Euskal Herrirako lanbide arteko gutxieneko soldata eskatzeko deituta dagoen greba orokorrarekin.
Goizeko hamarrak dira, eta errelebo txanda bakoitzean egin bezala, langileak asanbladan batzartu dira. Adi daude, lantegiaren nagusiek eta Martín Villa Harreman Sindikalen ministroak euren eskakizunen aurrean zer erantzun ote duten. Aurrerabiderik ez. Greban segi behar. Beste egun bat… eta horrela ehun arte.
Heldu den asteartean, Euskal Herriko langileek berriz ere beren lantokiak utziko dituzte, greba orokorrerako deialdia egina baitago. Proletariotzak kaleak hartuko ditu, gutxieneko soldataren igoera aldarrikatzeko eta bizi eta lan baldintzen okertze orokortua salatzeko. Mobilizazio isolatua izatetik urrun, lanuzte hori tradizio luze baten parte izanen da. Gogora dezagun zein izan zen Euskal Herriko historiako lehendabiziko greba orokorra.
Martxoaren 17ko grebara deitzeko, LAB sindikatuak protesta egin du ostegunean 9:30ak aldera Eusko Legebiltzarraren aurrean. Baloi puzgarriak bota dituzte eraikinera eta kideetako bat eraikinaren kanpoko hesira kateatu da.
ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrarekin. Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea eskatzen dute sindikatu deitzaileek, eta ARGIAk haien aldarrikapenak babestu ditu.
CCOO sindikatuak, PSE-EEren babesarekin, euskararen normalizazioa oztopatu duela Errenterian salatu du LABek, itxuraz euskara sustatzearen aldeko mezua erabili arren.
Sindikatuaren esanetan, esanguratsua da nabarmenaraztea –baita entitate publikoetatik ere– nor eta “egungo legea betetzeko haien lana eta denbora eskaintzen ari direnak”. CCOOren aburuz, gaur egun enplegu publikoaren eskaintzan behin eta berriz egiten zaie muzin egungo hizkuntza-eskakizunen arauei, eta hori auzitegietara eramateari balizko “oldarraldi judiziala” deitzen diote.
Laugarren greba egunaren ostean sinatu dute akordioa LABek, CCOOek eta UGTk patronalarekin. Eusko Jaurlaritzak ratioak murriztea proposatu ondoren heldu da adostasuna. ELAk, baina, ez du akordioa sinatu, “langileek eskatutako gutxienekoak betetzen ez dituela” argudiatuta.
Protestez, aldarriz eta memoriaz betetzen ari dira Euskal Herriko kaleak azken egunotan: martxoaren 3an Gasteiz, martxoaren 8an mundua, eta martxoaren 17an badator greba orokorra Hego Euskal Herrian. Bertan, gutxieneko soldata propioa erabakitzeko aldarria kalera aterako da. Baina, zer da zehazki gutxieneko soldata bat? Zertarako balio du? Nori eragiten dio? Badu arriskurik? Eta nola lortzen da hori? Korapiloa askatu eta nondik eta nora goazen deszifratu nahian, ARGIAk sindikatu eta adituekin hitz egin du: Peio Igeregi (ELA), Oihana Lopetegi (LAB) eta Niko Cuenca ekonomialariarekin.
Libreta eskutan, ea zertan nabilen galdetu dit semeak. Grebari buruz artikulua idazten, erantzun diot. “Aizu, ama, zuk noizbait egiten duzu artikuluen greba?”. Ba ez, seme, oraingoz ez. Baina... zer egingo dute ARGIAko errotatibek? Nola erantzungo dio mugimendu kooperatiboak greba orokorrari?
Olatukoopeko Batzar Nagusian, soldata duinen aldeko Greba Orokorra bultzatzeko erabakia hartu genuen. Interkooperazioa, elkartasuna eta eraldaketa soziala oinarri eta ipar izanda, gure... [+]
Hobeto bizitzeko proiektu ekosozialaren alde.
Sindikatu abertzalearen esanetan ARGIAk kaleratutako informazioak "are ageriago" utzi du hainbatetan salatutakoa: administrazioaren euskalduntzearen aurkako oldarraldi judizialaren atzean "euskararen normalizazio-prozesua geldiarazi nahi duten pertsona eta eragileen interesak" daudela.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak urteak daramatza zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzen, baita enpresentzat zaintza negozio iturri bilakatu dela kritikatzen ere. Gaur arte, eta oraindik ere, emakumeen bizkar dago zaintza. Esparru horretan, prekarizatuen artean prekarizatuenak migratu duten emakumeak dira. Horri buruz zerbait badaki ELE Etxeko Langileen Bizkaiko Elkarteak: haien bulegoetan artatzen dituzten etxeko langileek agerian utzitako lan-baldintzen berri eman du, urtero bezala.
Martxoak 8a borroka egun gisa erabili du Euskal Herriko Mugimendu Feministak orain arte, eta egun ere hala egiten jarraituko dutela ziurtatu diote ARGIAri Ekhi Petriati (Iruñea, 1997) eta Lide Arrieta (Iruñea, 2003) bertako militanteek. “Askotariko zapalkuntzak betikotzeko egiturak martxan” ditu sistema kolonial kapitalista zisheteropatriarkalak, eta horren aurkako borrokan dihardu EHMFk, beraz, Martxoak 8a baliatuko du “tentsio horietako batzuk mahai gainean jartzeko” eta “indar erakustaldi bat egiteko”, Beste mundu bat feminismotik: dominazio sistemen aurrean borroka eta antolakuntza lelopean mobilizatuta.
1976ko martxoaren 3ko sarraskia Gasteizko memoria kolektiboan iltzatua dago, baina aurreko greba mugimenduaren oihartzuna askoz ezezagunagoa da. Bi hilabete eskasetan Gasteizko langile mugimenduak Sindikatu Bertikala arrakalatu eta Francoren osteko lehenengo gobernua kinka larrian jarri zuen.
Valvospain, Guardian, Talleres Abasolo, Glavista… Azken bost urteetan 500 lanpostu baino gehiago suntsitu dituzte Aiaraldean. Oraingoan Tubos Reunidos multinazionaleko zuzendaritzak jo du goia: kinka larrian jarri ditu 301 lanpostu. Eta Maderas de Llodion beste 39. Galdutakoa ez da handiagoa izan langile mugimenduaren erantzun bateratu eta indartsuari esker, 2021ean Tubacexeko lagunen greba gogoangarria kasu. 129 lagun kaleratu nahi zituzten, baina bertan behera geratu ziren 236 eguneko... [+]
1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak behin eta betiko sarraskitu nahi izan zuen langileen mugimendua. Arratsaldeko 17:00etan batzarra agindua zen Zaramagako San Frantzisko elizan, eta, garaiz joanda, haraxe egin zuten bost emakumeok. Tenplu barruan zeuden masakrea gertatu zen denboran eta, 50 urte igaroagatik ere, oroit dira, oroit direnez. Bost ahots dira, bat eginak.
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia gisa erabili. Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren sorrera eta ibilbidea errepasatu dugu, Unzalu Salterain EHNE Bizkaia sindikatuko koordinatzaileak eman zuen hitzaldian oinarrituta. Laborantzako egungo hainbat korapilo ulertzeko gakoak daude bertan.
Gasteizko Caballito enpresako langileek 2003ko urriaren 30ean grebari ekin zioten eta 745 egunez aritu ziren euren lanpostuak defendatzeko borrokan. Euskal Herriko ordura arteko grebarik luzeena bihurtu zen –hogei urte geroago Novaltiakoek bereganatu zuten “ohore” hori–. Pferd Ruggenberg multinazional alemaniarrak produkzioa Jundizeko lantoki berrira eraman eta lantaldearen zati bat kalean utzi nahi zuen, urtero etekinak zituen arren.
Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Iazko ekainean lehen kasuak agertu ziren Italian, zehazki Sardinian eta Lombardian, eta hortik gutira, Frantziako Estatuan, Savoia eskualdean. Zabalpena  geldiarazteko, osasun-protokolo drastikoa jarri zuten berehala martxan; hegazti gripea zein tuberkulosia, azken garaietan errepikatzen den logika berari segi: kasu bat agertuz gero, tropa osoa hil eta inguruetako kabala guziak barneetara sartu. Aitzineko izurriteetan beraien kabalak hil behar izana ezagutu dute Julen Perez ahate ekoizleak eta Sophie Sicre behi hazleak. Beraien amesgaiztoa kontatu diote ARGIAri. Bizitutako zentzugabekeria horren parean desobeditzearen beharra eta zilegitasuna fermuki defenditzen dituzte.
Gogoan dut duela hilabete batzuk Herri Ekimen Legegilea (HEL) ekarri nuela izenburura. Gutxieneko pentsioei buruzkoa izan zitekeen, edota gutxieneko soldatari buruzkoa. Bata edo bestea izan, amaiera berbera izan dute biek. Gobernuetan dauden alderdiek bideak itxi dizkiete milaka sinadura bildu zituzten ekimen legegileei.
Lanbidearteko Gutxieneko Soldata bultzatzeko sindikatuek 138.000 sinadura bildu zituzten. Nafarroan, txosten juridikoen aitzakia erabili zuten eztabaida atzera botatzeko... [+]
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura burujabetza du oinarri eta kaletarrek ere lekua izatea aurreikusi dute. Bertako kide diren Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga elkarrizketatu ditu Eli Pagolak.
Eta Gasteiza joan, eta belarra furian, bazterrak hartzen: lorezainak greban, lan-baldintzak eta soldata igoera zio. Eta mobilizazio eta manifak, eta belarra gero eta haztenago, eta enpresak entzungor, eta udal agintariak ezin asmatuan, enpresarekin bat eginak behin baino gehiagotan. Sei hilabeteko greba gorabeheratsua, otsailean hasi eta urrian burutua.
Mossoró (Brasil), 1875eko abuztuaren 30a. 300 emakume inguruk, harriak, labanak, lapikoak eta etxeko beste hainbat objektu eskutan, hiriko kaleak hartu zituzten, errekrutatze militarraren kontra. Urte berean, dekretu inperial bat onartu zuten gudarosterako nahiz itsas armadarako errekrutatzea arautzeko; beste modu batera esanda, gobernuak derrigorrezko soldadutza jarri zuen indarrean. Horregatik emakume matxinatuek Santa Luzia elizara jo zuten, hantxe baitzeuden errekrutatze zerrendak,... [+]
Islandia, 1975eko urriaren 24a. Mugimendu feministak deituta, herrialdeko emakumeek greba egin zuten. %90eko jarraipena izan zuen ekimenak, eta herrialdea erabat geldiaraztea lortu zuten.
Duela 50 urte, lan egiteko adinean zeuden emakume islandiarren erdiak zeukaten ordainpeko enplegu bat, gehienak sektore jakinetako beheko mailetan. Gainera, lan berdinagatik gizonezkoek jasotzen zuten soldataren %60 baino gutxiago kobratzen zuten batez beste.
NBEk 1975 Nazioarteko Emakumeen Urtea... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez baitira minimora ere iristen. Hortxe, greba egunetan hain nabarmen geratzen zaigun errealitatea.
Euskal langileriak “nahikoa da!” esan du urriaren 15ean, berriz ere. Oraingoan ere bihotza birrinduta,... [+]
Munduan barrena 1.100 langile baino gehiago dituen multinazionaleko enpresariek 39 lagun kaleratu nahi dituzte” Laudion, horrelako kasuetan ohiko bilakatu den hitz magikoaren izenean “produktibitatea hobetzeko”. Egur fabrikako langileek greba mugagabearen bitartez eman diete erantzuna. Langile klaseak ere baduelako bidegabekeriari aurre egiteko hitz magikoren bat edo beste: elkartasuna eta bizipoza.
Argazkia: Maderas de Llodioko grebalariak badmintonean fabrikako sarreran... [+]
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan “baserritarren” kontra botatzen zituzten perlak irakurrita. Identitateak kontra eginez eraikitzea, tamalez, ohikoa da. Oso hasiera gatazkatsuak izan ziren.
Horregatik, nahiko harrituta irakurri nuen... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea ezinezko misioa bihurtu den honetan, laneko erlojuaren tiranian bizi diren milaka langile hasperen egiten imajinatu ditut: “Berriz ere N-1 errepidea kolapsatuta!”.
Kamioilariek ez dute arriskatzen beraien... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan zuen.
Ez gara hain urrun joan behar, baina, greba arrakastatsuak aipatzeko. Horietako bat da Amazon-en SDR azpikontratan izandako garaipen handia, SDR Amazon. Erraldoia belauniko liburuan topatu dezakezuena... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen programatzaileen etorkizuna da Amazonen biltegietako langileen oraina) Cory Doctorow egileak egiten duen analogia. Langileen ikuspuntutik ikertzen ditu lan merkatuen kurbak, eta teoria bat du: "Shitty technology adoption... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall historialariak.
Lehenago, 2005ean, Karen Livesey eta Jo Wiser zinemagileak testigantzak biltzen ahalegindu ziren dokumental batean, bai baitzekiten Tamesis ibaia nabigatzen jarduten zutenek the ladies’ bridge (andereen zubia)... [+]
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko soldataren inguruan kexatzen aritzen diren bitartean, enpresek ez dituztela lan eskubideak, araudiak eta osasun eta segurtasun neurriak betetzen. Ez da ohikoa gobernukide baten ahotik patronalaren aurkako hitzak... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista hedatu” nahi izan dituzte.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak hitzartutakoa bete ez duelako.
Zehatzago esanda, hezkuntza publikorako hitzarturikoa ez du bete sailak. Joandako urte biotan ez bide dute guztiona denarentzat astirik izan.
Astia izan dute, baina, sare publikoari kalte... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi ninduela, ikusten nuena ezin sinetsi. Komunikabideak erabiltzearekin nahikoa ez, esparru pertsonala erabili duzue langile mugimenduaren aurka. Zuek, zerbitzu publikoak bermatu, indartu eta hobetzeko konpromisoa izan... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki onuragarria” den produkzio batengatik ordezkatzeko duen proposamena aurkeztu eta elkarrekin eztabaidatzeko. Erronka erraldoia dela argi geratu da solasaldian, baina heltzeko prest azaldu dira. Bi mutur marraztu dituzte: batetik, hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko zailtasunak ikaragarriak dira; bestetik, ordea, ezinbestekoa da, munduan gerra ekiditeko bezain beste klima larrialdiari edo energia krisiari aurre egiteko. Bi muturren artean, bidea urratzen hasteko proposamen eta ideiak ere mahaigaineratu dituzte.
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile txiki eta ertainak ere, hementxe, sosak eta erronkak nondik atera asmatu nahian. Proiektu eta amets handiak ditugulako, eta gehiegitan zuloz betetako poltsikoak.
Txikiei eta sareei emandako laguntzek alternatibak... [+]
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen kolektiboa negoziatzeari uko egiten diolako. Sindikatuaren defendatzaile Arturo Vazquezekin hitz egin dugu.
LAB sindikatuak 50 urte bete ditu 2024an eta urteurrenaren harira dokumentala sortu dute Iñaki Alforja zinemagilearen eskutik. 50 urteko ibilbideari heldu diote, testigantzetan oinarrituta, hainbat une historikotako protagonistek emanak: Sindikatuaren sorrera eta lehen biltzarrak, Martxoaren 3a, Euskalduna, Ipar Euskal Herrirako zabaltzea, sindikalismo feministaren garapena, 2008ko krisia eta greba orokorrak, Nafarroako aldaketa, langile subjektuaren birpentsatzea, Huerta de Peralta,... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase irakurketarik, ez  zaurgarriekiko kriminalizaziorik bultzatzen, eta ez du, nola ba, herrikideon artean polizia lanak egitea sustatzeko helbururik.
Egia esan, azken kanpaina horrek ez nau bereziki harritu. Ez nau harritu,... [+]
Atenasera joan zen master tesia egitera. Ezin izan zuen doktoretza bertan egin: haren espezialitatea desagertu egin zen gobernuaren mozketekin. 2010eko krisiak Grezian harrapatu zuen, ordea, eta ikasi zuen kapitalismo globalak ongizate estatua erraz suntsi dezakeela.
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
2017an izendatu zuten LABeko idazkari nagusi eta gaur egun Igor Arroyorekin partekatzen du koordinatzaile orokorraren kargua. Eredu sindikalak, aliantzak, helburu orokorrak eta etorkizuneko erronka handiak landu ditugu ondoko lerroetan. Eskuin muturraren mamua ere agertu da.
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra geratzen da zutik itsas hegi honetan: LAB sindikatua.
Maiatzean nahi dena egiten ahal dela dio frantsesezko erran zahar batek eta hala dela iruditzen zait. Egunak luzatzen dira, tenperatura hupatzen eta halako axola-gabezia aire zerbaitek inarrosten dizkigu buru zokoak. Egia aitortze aldera, nire garuna martxo bukaeran hasten da itxeska: hiru liburu irakurtzen ditut egunean, korrika eta ibiltzera ateratzen naiz goizean eta arratsaldean, kilometroan beltzatzen ditut paper zuriak... udaberriak benetako bizi berritze garaiak dira niretzat, Rachel... [+]
LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar etxetako langilek entzierro bat antzeztu dute asteazken goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, LAB sindikatuak bertze greba egun bat deitua zuen.
Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas Nafarroako enpresarik handiena zen, 2.000tik gora langile zituen, eta lurraldeko mugimendu sindikal indartsuenetakoa. Gainera, duela 50 urte, protesta molde berri baten aitzindari izan ziren: langileak meategietan ixtearena. 1974 hasierako greba hartan 187 langile 70 orduz egon ziren meategi barruan itxita.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du bermatuko herritarrek euskarazko zerbitzua jasotzea, ezta administrazioko langileek euskaraz lan egin ahal izatea ere. Eragileek kritikatu dute oldarraldi judizialaren aurrean ez duela babesik emango.
Euskal Herriko Greenpeace-ko kide Lorea Floresen hitzaldia da, ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak otsailean antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.
Floresen aipu batzuk:
"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurka aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor... [+]
Gertatzen ari da lanaren gaiarekin zerbait, aldaketa bat, politikoa eta soziala, eta nekez gustukoa izan litekeena.
Lana aipatzean, maiz etortzen zait gogora Urepele aldera joatean, bihurgune batean, luzaz ageri izan den idazkia, eta agian han dirauena, baina nolaz aspaldian ez naizen joan ez nezake erran xuxen. Euskal Herrian zehar, paretak ez dira luzaz birjinalak egoten, alta, bazen han idazki partikular bat. Deusen erdian, bide bazterrean den ttattola zurpailaren alde batean, noizbait... [+]
Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta martxan jarritako presio mekanismoen ondorioz, akordioa lortu du ELAk 2025erako %22,94 inguruko soldata igoerarekin, besteak beste. Bertako langile eta ELAko delegatu Asier Guerra Herrerok azpimarratu digu lortutako minimoekin pozik badaude ere, “hasiera besterik" ez dela izan.
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez berdintasunean. Hutsala dirudi aldeak, baina ez zait iruditzen. Pobreziaz hitz egiten dugu aberastasunaren metatzeaz hitz egin beharrean, pobrezia da neurtzen dena, hor kokatzen da arazoa eta horretara bideratzen dira... [+]
Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean gotortuz mundua aldatzeko giltza bihurtuko garenik. Elikaduraren auziari behar den lekua eta dimentsio politikoa eman eta saihestezina den eztabaida egitea, aldaketa sakonetarako giltzetako bat dela argi ikusi dut ordea EHNE... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia egin zioten lantaldeari; argazkian ikusten da taldean emakumeak bazeudela, haien izen-abizenak iritsi ez zaizkigun arren.
Argazki horrekin abiatzen da Irungo Oiasso museoan datorren urteko martxoaren amaiera arte... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago jarraitzen du egitasmoak, migrazio politika krudela eta migratzaileek jasaten duten jazarpena, horren lekuko.
Ez dago gure esku Israelek atzera egitea palestinar herria suntsitzeko helburuan. Eta ez gara gu izango denen begien aurrean egiten ari diren genozidioa geldiaraziko dugunak. Hala bada ere, ezin bestera aldera begiratu. Eta hala izanagatik ere, ezin gure eskutan dagoena egiteko aukerak bilatzeari utzi. Ez naiz ni izango zer gehiago egin dezakegun galdera erantzungo duena, ez dakidalako. Baina esango nuke egoeraren larritasunagatik gaindituak, edozein urrats txikiri balioa kentzen diogula. Eta... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala, Marokok baditu bestelako interesak hango herritarrak sarraskitzeko: berriki jakin dugu bere azpiegitura energetikoen %81 kokatu nahi dituela lurralde okupatuan.
Ekida arte ekimen sozialistak ekoitzitako antzezlana da, 2022ko maiatzaren 7tik 2023ko urtarrilaren 13ra Euskal Herriko hamaika txokotan emana. Bilboko Bilborock aretoan egindako azken emanaldiaren grabaketa da honakoa.
Gure garaiari buruzko antzezlana da "Agirretarren Bandera", porrotaren eta krisiaren garaia oholtzara eramana.
Ekoizpena eta dramaturgia: EKIDA arte ekimen sozialista
Musika: Trigger
Karteleko irudia: Madalen Pinuaga
Jon Abril Olaetxeak "Esku Isilduak, emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian" liburua aurkeztu du, Ortzaizeko Menta liburudendan. Udako Euskal Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta.
ELB sindikatak 40 urte bete dituela ospatu du 2022ko irailean Garazin. Aldarrikapen eta besta eguna izan da eta Garazira hurbildu diren lau laborari gazteren lekukotasunak bildu ditu Kanaldudek bideo honetan.
Nork ez du gogoan 2021ean Lurzaindiak eta ELB sindikatuek Arbonako Berroetan burutu 120 eguneko okupazioa? Lurren espekulazioaren kontra borrokatu ziren hainbat bilkura eginez herritarrekin, hautetsiekin, elkarte eta erakundeekin, SAFER egiturarekin..
Hainbat animazio eta mobilizazio bost kolektiboarekin batera eramanik. Urte bat geroago, bi etxeak eta lau hektarea berriz salgai emanak direlarik 3 milioi eurotan, Lurzaindiak diru laguntza eta informazio kanpaina abiatu du. Hona hemen... [+]
Ostegun goizean, Nafarroako Diputazioaren aurrean elkartuko dira haur eskoletako langileak. Greba mugagabean daude maiatzaren 2tik, eta Maria Txibiteri euren aldarrikapenen berri emateko asmoarekin bere zain izan dira. Baina lehendakariak Diputaziotik Parlamenturako bidea oinez egin beharrean, ohikoa duenez, kotxez egin du abiadura bizian langileen oihuen artean. Eider Garde 03 Plataformako kideak lidergo falta egotzi dio Txibiteri eta gatazkari irtenbide bat emateko eskatu dio.
Nafarroako haur eskoletako langileak greba mugagabean daude pasa den astelehenetik. Gaur, euren protesta Parlamenturaino eraman dute. Esan dutenez, gero eta eskola gehiago dira grebara batzen ari direnak, eta gurasoak ere antolatzen ari dira hezitzaileei babesa emateko. Larunbatean manifestazioa egingo dute 13:00etan Iruñeko Baluarte Plazatik abiatuta.
Nafarroako AHT Gelditu! mugimenduak antolatuta, kolapsoaren aurkako mahai ingurua egin dute 'Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da' izenburupean. Jardun, Sukar horia, Ernai  eta AHT Gelditu! Nafarroako kideek hartu dute parte bertan.
Aurtengo Maiatzak 1 langileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, bizitzaren garestitzearen gorakada oso presente izan dute sindikatuek, baita ere Errusia eta Ukrainaren arteko gerra eta egoera ekonomikoari aurre egiteko gobernu ezberdinek hartutako neurriak. Ondasuna banatzeko eta fiskalitate egoki bat aplikatzea izan dira, besteak beste, aldarrikatutako neurriak.
Manifestazio jendetsua egin dute Osasun Publikoa Aurrera plataformak deituta. 11.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte dagoeneko, Santiagoko larrialdi zerbitzua itxi ez dadin.
Aiaraldea hedabidearentzat da prentsa ataleko aurtengo Argia Saria, Laudioko eta Amurrioko Tubacex-eko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatzeagatik. Aitor Aspuru, Izar Mendiguren, Aimar Gutierrez eta Txabi Alvarado bertako kazetariek jaso dute saria.
Irakurri hemen sariaren inguruko albistea eta ikusi sarituen esker hitzak oroigarria jaso ostean.
Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei:
Arabako Foru... [+]
800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lantokikoek. Sindikatuaren sorrerari buruzko bozketa abian da, eta baietzak irabaziz gero aurrekari... [+]
ELA eta LAB sindikatuek eta Zizurko herri mugimenduak Espainiako erregeen presentzia arbuiatu dute Aspacen egindako bisitan. Monarkia erakunde arkaikoa, antidemokratikoa, matxista eta ustela dela salatu dute, besteak beste.
Hilabeteko greba, protestaldi gogorrak eta sindikatuarekin elkarlan bat findu ostean, Huerta de Peraltako langileek enpresak euren eskakizunak onartzea lortu zuten. Hunkituta oroitzen dituzte aliantza honen une gozoak eta zailtasunak Yahya Kaddouri Huerta de Peraltako langileak eta Iban Perez LAB sindikatuko kideak. Joxemi Zumalabe Fundazioko Ainhoa Narbaizak egin die elkarrizketa.
Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik urtarrilaren 30ean. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. Arratsaldean, berriz, mobilizazioek aurrera egin zuten Araba osoan.
Goiza Aitziber Aranberri eta Ana Mertxanekin pasa dugu Donostian. Biak Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak dira. Bada egun berezia gaurkoa, milaka herritar atera direlako kalera pentsio, lan eta bizitza duina eskatzera. Egoitzetako langileek, ordea, gaur 199 egun egin dituzte sektoreko greban. Oso entrenatuta iritsi dira gaurko hitzordura.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak irailetik ari dira protestan Bizkaikoen greba luzea eredu hartuta. Borroka honen klabeak ulertu nahi badituzu irakurri Onintza Iruretaren “Berdea da more berria” liburua, Bizkaiko erresidentzietako langileen esperientziak biltzen dituen kontakizuna.
Elorrioko eraikin, eskola eta lokal publikoetako garbiketa-zerbitzuko langileak greba mugagabean daude ekainaren hasieratik. Murrizketekin amaitzea, langileen lan-kargetan hobekuntzak egitea eta kale-garbikuntzako langileekiko soldata arrakalarekin amaitzea eskatzen dute. Hemen duzue ELA sindikatuak egin eta langile hauek protagonista dituen bideoa.
Aurten ere, maiatzaren 1ean ikasleak, langileak, pentsionistak, etab. beraien herri eta hirietako kaleetara atera dira langileen eskubideak defendatzera. Bideo honetan bildu ditugu hainbat txokotako irudiak.
Emakumeak protagonista diren hiru grebari buruzko azalpenak eman dituzte orain greba betean dauden bi emakume langilek, Aitziber Aranberrik eta Nekane Zabalak. Donostiako Kaxildan izan den mahainguruan bidea gogorra izaten ari bada ere, ez dutela gelditzeko asmorik adierazi dute; behin honaino iritsita, jarraitzeko indarrez daudela diote.
Bilbon antolatu genuen mahainguruan zaintzari lotutako lau sektore prekarizatu feminizatuetako langileek hartu zuten hitza: Arantza Arrien baserritarra, Silvia Rivas etxeko langilea, Soraya Garcia zaharren egoitzako langilea eta Elena Vasconez hoteletako garbitzailea. Bakoitzak bere sektoreko egoeraz eta borrokaz hitz egin zuen. Hemen duzue laburpen bideoa.
Otsailaren 20an aurkeztu genuen "Berdea da more berria" liburua, Bizkaiko Zaharren Egoitzetako langile borroka biltzen duena. Bilboko Bira gunea bete egin zen, grebalariak, hauen ingurukoak, zein liburuan interesa zuen jendea hurbildu zen eta Onintza Iruretak bere liburuaren nondik norakoak azaldu zituen. Bideo honetan duzue aurkezpenaren laburpen txiki bat.
Sei urtetarik egiten dira Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak. Laborariek, erretiratuak diren laborariek eta laborantzako egiturek beren ordezkariak hautatu behar dituzte. Euskal Irratiek eta Kanaldudek Ipar Euskal Herriko laborarien bi sindikatu nagusiak gomitatu dituzte eztabaida publikoan parte hartzeko: FDSEA/JA laborari gazten sindikataren izenean Patrick Etchegaray, Iban Pebet eta Sebastien Uthurriague, ELB/ELB gazte sindikatarendako Beñat Molimos, Dorothée... [+]
Igor Arroyok eta Izaskun Garciak sindikalgintzari buruz jardun dute Plaza Hutsean, Jagoba Zuluetaren galderei erantzunez. LAB sindikatuko zuzendaritzan ari diren bi kide hauek urteetan politikagintzan, ikasle mugimenduan eta herri mugimenduan buru-belarri aritutakoak dira.
Urko Apaolaza Argiako kazetari eta Zuloan: bidaia bat AHT eta lan esplotazioan barrena liburuaren egileak hitzaldia eman zuen Donostiako Tabakaleran ingurumenaren egunean, ekainak 5, liburuaren osaketan izan duen esperientziaz eta ikasitakoaz.
Bilgune Feministako Saioa Iraolaren hitzaldia "Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta burujabetza(k)" mintegian, ekainaren 21ean Gasteizen. "Gaur egun deman dagoena da bizitza eta kapitalismoaren arteko gatazka. Hau horrela izanik, nondik eraikiko ditugu burujabetza prozesuak? Burujabetza feministaren lehen proposamena ildo horretatik doa. Enpleguarekin lotuta aferak beharrezkoak dira, baina ez nahikoa. Erresistentziak eta burujabetza prozesuak bizitzaren prozesu ezberdinetatik eraiki... [+]
<yt-formatted-string class="content style-scope ytd-video-secondary-info-renderer" split-lines="">Lorea Agirrek 2017ko ekainaren 2an "Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu"   mahai inguruan eman zuen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz institutuak antolatuta.</yt-formatted-string>
Joxerra Garziak 2017ko ekainean Donostian eman zuen "Euskara, nora eta nola?" hitzaldia, Manu Robles-Arangiz institutuak antolatutako "Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu" mahai inguru barruan.
Iruñerrian laneko abusuei aurre egiteko tresna sortu dute: Piztu Alarma. Ipar Euskal Herriko Alarma Soziala egitasmoan oinarrituta dago. Eñaut Aramendi ekintzailea Piztu Alarmaren lehenbiziko aurkezpen publikoan izan zen Iruñean eta Alarma Soziala zertan datzan esplikatu zuen.
Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH taldearentzat ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Ugazaba hori Frantziako gizonik aberatsena da, Bernard Arnault. Klur-tarren bizibidea jartraituz, LVMHren jabea ikertu eta pertsegitzen du zinegileak. Ironiaz baino sarkasmoz betetako hizkera darabil Ruffinek: aberatsen eta langileen arteko bakea... [+]
Gamesa Siemens-eko langileek kontzentrazioak egin dituzte euren lantokietan bizi duten egoera salatzeko eta argi uzteko ez dutela kaleratzerik onartuko.
Erreportaje hau Ahotsak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
<yt-formatted-string class="content style-scope ytd-video-secondary-info-renderer" id="description" split-lines="">300 greba egun baino gehiago eta Bizkaiko zahar etxeetako gatazkak bere horretan dirau. Gatazka sozial hau bizi duten langileek –bereziki emakume izateagatik– jasan behar dituzten mespretxu eta irainak gizartearekin konpartitu nahi dituzte. </yt-formatted-string>
Beharrezkoa al da ebaluazioa hezkuntzan? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? Ebaluazio eredu berri baten eraikuntzan bidea egin asmoz, "Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Analisia, kritika eta alternatiba" solasaldia  antolatu du LAB sindikatuak martxoaren 18an Hernanin.
Hizlariak: Ane Ablanedo (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), Alexander Barandiaran (HUHEZI, Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta Lore... [+]
Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixtera zihoala jakin zutenean, langileen emazte, ama eta ahizpek "Altzairuzko emakumeak" taldea osatu zuten. Dokumental honek emakume adoretsu hauen borroka azaltzen du, lantegia ez ixteko borrokak emakumeen arteko elkartasuna eta elkarlana ere sustatu ditu.
Nekazaritzari buruz hitz egiten dugunean, nolako etorkizuna ikusten diogu lehen sektoreari? Nekazaririk gabeko nekazaritza posible da? Nola eragingo dute TTIP eta CETA bezalako akordioek lehen sektorean? Galderen erantzunen bila, EHNE sindikatuko Imanol Ibero eta Gari Nazabalengana jo dugu.
Euskal Herriko aberastasunaz edo egitura ekonomikoaz hitz egiten dugunean, lehen kolpean industria irudikatu daiteke. Gaur egun posible da hori? Industria gainbehera bizi dugu? Egungo egoeran ondo gaude edo iraganera itzuli nahi dugu? Itzultzea ere komeni al zaigu? Galdera hauei erantzuteko Imanol Esnaola (Gaindegia), Manu Ayerdi (Nafarroako Gobernua) eta Mikel Navarrorekin (Lehiakortasunerako Euskal Institutoa) hitz egin dute Ertzak saioan.
Askotan aipatzen da sindikalgintza krisian dagoela. Horrela da? Borroka berrien aurrean (ekologismoa, patriarkatuaren kontrako borroka, prekarietatea...), formula berriak behar ditu sindikalgintzak? Greba bitarteko bezala, eraginkorra da gaur egun? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu dira Joseba Villarreal (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB) eta Jesus Uzkudun.
Asbjørn Wahl sindikalista norbegiarra, klima aldaketaren erronkari modu egokian aurre egiteko sindikatuen rol garrantzitsuaz.
"Gazteek bizia ekartzen dute. Nekazaritzak beharrezkoak ditu gazteak, bestela ez daukagu etorkizunik. Gazteak azkenean, nekazaritza bezala, bizia, aldaketa eta airea dira".
Prekaritatea salatzeaz gain, prekario izatearen duintasuna ere aldarrikatu dute Bilbotik Bartzelona arteko bidean egindako 800 kilometroetan. Bizitzaren esparru guztietan eragiten duten prekarietateak gaitzesteko martxa izan da Movistarreko langileen grebatik eratorritako ekintza.
Baserritarrek mundu mailan bizi duten egoera aztertu dute Ertzak saioan. Elikadura negozio bilakatu da inoiz baino gehiago, eta horrek zuzenean kolpatu ditu mundu mailako nekazari guztiak. Hazi transgenikoak, eredu agroindustrialaren aldeko diru-laguntzak... badago bestelako nekazaritza eredua eta hori da eragileek defendatzen dutena. Esti Redondo (Via Campesina) eta Paul Nicholsonekin (EHNE Bizkaia) ertzak aztertu dituzte.
Emakume Baserritarren Elkarteko kide Begoña Aristi Tolosako Aldaba Txiki auzoko baserritarra, Sorginak bideo-sortaren 10. saioan.
Ezkerreko mugimenduen krisiaz, politikagintza berriaz, botere harremanez... elkarrizketatu dute Arantza Santesteban #GureBazka sortaren bosgarren atalean.
Bide Berriak dokumentalean emakume baserritarrei eskainitako atala.
Emakume pentsiodunen egoera aztertu dute Idemtitateak saioan. Lau pertsonaren iritzia bildu dute: Bea Martxueta (LAB sindikatuko politika sozialerako arduraduna), Lurdes Rodriguez (Pentsionistak Martxan), Niko Cuenca (ekonomialaria) eta Lourdes Sanseverino zein Carmen Arza (EAEko Alargunen elkartekoa kideak).
Langile asalariatuak, langile prekarioak, langabeak, autonomoak, nekazal eremuetakoak, etxez-etxeko langileak, espektatibarik gabeko gazteak, langile etorkinak eta beste hainbeste errealitate... Nola egin dezake sindikalismoak subjektu berri, anitz eta aldakor horren beharrak ordezkatzeko?
Sindikalismoaren erronka berriei erantzunak bilatu nahian, LAB sindikatuko IparHegoa fundazioak eztabaida abiatu du. Euskal Herriko zein nazioarteko zenbait pentsalari eta ekintzaile bildu zituen... [+]
Hizlariak: Arantza Santesteban, Ainhoa Etxaide eta Saioa Iraola. Zumaiako Maddi Gallastegik gidatu zuen EHBilduk antolatutatako saioa. (2015/02/26)