Txilen Allenderen aurkako estatu kolpea eman zuen Pinochetek, AEBen laguntzarekin

Duela
51
urte

1973ko irailaren 11n,

Txilen estatu kolpea eman zuen Augusto Pinochetek, AEBen laguntzarekin. Presidentearen egoitza den Monetaren jauregia bonbardatu zuten, eta bertan zegoen Allende presidenteak bere buruaz beste egin zuen, handik urte askora Paco Etxeberriaren autopsiak frogatu zuenez. Pinochet buru zuen diktadura militarra ezarri zuten eta milaka ezkertiar hil eta desagerrarazi zituzten.

Hemen Allendek presidentearen egoitzatik bertatik, irratiz eman zuen azken diskurtsoa, eraikina bonbardatua izaten ari zen bitartean.

Egun honetan gertatu ziren lehen atxiloketa eta hilketak. Antofagasta hirian, adibidez, 23 urteko Guillermo E. Schmidt Godoy karabineroak uko egin zion langile talde bat hiltzeko agindua betetzeari eta bi ofizial kolpista hil zituen.

Hurrengo egunean fusilatu zuten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik