Sei euskal herritarrek torturak salatu zituzten Grande-Marlaska epailearen aurrean. Hauek ziren: Rosa Iriarte, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains. Lau egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu eta gero, inkomunikatuta zeudela deklaratu zuten, eta egun horietan poltsa jarri eta gorputz osoan kolpeak eman zizkietela salatu zuten arren, epaileak entzungor eginda espetxe zigorra ezarri zien. “Ekineko kide zirenez, ETAren komisario politiko izatea” egotzi zien epaileak, “dena ETA da” teoria baliatuta. 2018an Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Grande-Marlaska.
Iturria: Los detenidos denuncian «la bolsa» y golpes ante Marlaska (Gara, 2010eko irailak 18).