Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten

Duela
1246
urte

0778ko abuztuaren 15an,

Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten, bihotzari eraso eginda. Errege frankoaren gizonek Zaragozako porrotaren osteko erretiradan Iruñea suntsitu zuten.

Egindako sarraskiari erantzuteko, baskoiak antolatu egin ziren, eta gerrilla taktika baliatuz soldadu frankoei segada prestatu zieten. Enperadoreak, Akisgran arte, korrika bizian egin zuen ihes, dokumentatuta geratu denez.

Urteetan esan izan da atzeguardiari eraso egin ziotela euskaldunek, baina Xabier Irujo historialariak 778: Errozabaleko bataila bere testuinguru historikoan lanean, jatorrizko iturriak ikertuta, hori gezurtatu zuen. Hemen bere hitzaldia entzun daiteke eta hemen ETBko Itxi liburuak saioan gaiari buruz egindako programa. Irujoren lana, hein handi batean, Aranzadiko arkeologia sailak egindako erromatar galtzadaren aurkikuntzari zor zaio, eta bereziki, Martinez Txoperenaren aurkikuntze.

 

Iturria:

Harri Fernandez. Errozabal, la gran derrota de Carlomagno (Diario de Noticias)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte